Mailegu digitala

eLiburutegia: ebookak maileguan deskargatzeko zerbitzua

Zer da e-liburutegia?logoa

eLiburutegia Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko plataforma da, zeinak interneten bidez eduki digitalen irakurketa ahalbidetzen duen, bai streaming bitartez, zein ordenagailuz edota gailu mugikorrekin.

Zerbitzu honetarako sarbidea hemen aurkitzen da.

KZguneak ikastaro hau prestatu du.

Baldintzak:

  1. Sareko liburutegietariko bateko kide izatea. Oraindik ez baldin bazara, zure karneta eska dezakezu zure liburutegian.
  2. Interneterako konexioa.
  3. Internetera sarbidea daukan gailu bateragarri bat edukitzea.

Nola sar naiteke e-liburutegian?

Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko kide baldin bazara, nahikoa duzu liburutegiko bestelako zerbitzuetara sartzeko darabiltzazun datu berberak idaztearekin (bazkide zenbakia eta pasahitza).

Pasahitza ahaztu baduzu, liburutegira joan beharko duzu berri bat ezar diezazuten.

Oraindik sare publikoko liburutegietariko baten bazkide ez bazara, zure udal liburutegian eska ezazu karneta, eta plataformarako sarbidea ahalbidetuko dizuten beharrezko datuak emango dizkizute.

Mailegu zerbitzu berri honi buruzko edozein zalantza argitzeko jar zaitez harremanetan zure liburutegiarekin. Informazioa emango dizute eta edozein zalantza argitzen lagunduko zaituzte.

Zer aurkituko duzu e-liburutegian?

Formatu digitalean irakurtzeko aukera.

Argitaraturiko azken aleetara jo ahal izango duzu, eta baita literatura lan klasikoetara zein Euskadiko Irakurketa Sare Publikoak eginiko idazlan aukeraketa zabal batera ere.

Era berean, erosketa iradokizunak egin diezazkiguzu formatu digitalean eskuragarri diren bestelako lanez, gehitu ahal izango ditugunak behin ziurtatuta aipatu formatuan badirela.