e-reader mailegua

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Erabiltzaileak informazio mahaian eskatuko du zerbitzua, eta honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

  • Irakurgailu elektronikoaren maileguaren eskaera-orria behar bezala beteta eta sinatuta.
  • NANa edo baliokide den dokumentua.
  • Liburutegiko karneta.

ERABILERA BALDINTZAK

  • Zerbitzu hau 18 urtetik gorakoek soilik erabil dezakete.
  • Mailegua 21 egunetarako egingo da, eta ezingo da berritu. Erabili eta gero, mostradorean utzi beharko da.
  • Erreserbak egin daitezke.
  • Erabiltzaileak ezin izango du irakurgailuaren programaren konfigurazioa ukitu edo aldatu.
  • Erabiltzaileak izango du gailuaren eta bere osagarrien ardura maileguan duen bitartean, eta hartutako egoera berean  itzuli beharko du. Erabiltzaileak irakurgailuaren funtzionamenduan edozein anomalia antzematen badu, berehala adieraziko dio Liburutegiko beharginari.
  • Zigor-arrazoiak eta ondorioak:
  1. Gailua eta bere osagarriak berandu itzultzea: berandutze egun bakoitzeko egun bateko zigorra izango du mailegu zerbitzuan.
  2. Irakurgailua edota bere osagarriak ez itzultzea: erabiltzaileak irakurgailua edota osagarriak berrezarri behar izango ditu. Galdu edo lapurtua izanez gero, materiala berria ekarri behar izango da. Merkatuko prezio orientatiboa: eReader 150 € eta funda 25 €.
  3. Aparatuaren konfigurazioan aldaketak egitea: mailegu zerbitzua ezin izango da bi hilabetean erabili.
  4. Erabilera txarraren ondorioz kalteak eragitea: materiala mailegatutako baldintza berdinetan itzuli behar da.

 

 

Liburutegiak beharrezkotzat jotzen dituen ekintzei heltzeko eskubidea hartzen du bere gain, araudi hori betetzen ez bada.