Biolontxeloa

Familiako hirugarrena da. Biolina eta biola baino haundiagoa da; beraz, bere soinua grabeagoa da.

Bere pisua eta tamaina dela eta, eserita eta belaunen artean jarrita dagoela jotzen da.

Hasiera batean laguntzeko musika-tresna zen soilik. Hala eta guztiz ere, denboraren poderioz bere tinbre potenteari eta gardenari esker musika-lan asko idatzi izan zaizkio.

Musikariek "txelo" deitzen diote.