Eibarko Udala

Gitarra

Gitarra jatorri zaharreko musika tresna bat da, musika estilo askotan erabilia. Eskuarki sei hari ditu, baina badira lau, zazpi, zortzi, hamar eta hamabi hariko gitarrak ere.

Gitarra oinarrizko musika tresna da blues, country, flamenko, rock eta pop mota askotan. Musika klasikoan tresna bakarlaritzat erabiltzen da. Gitarra modu akustikoan jo daiteke, soinua harien bibrazioak sortu eta gitarraren gorputz hutsak indartzen duela, edo bere soinua anplifikagailu baten bidez indartu eta eraldatu daiteke elektronika erabiliz. Gitarra elektriko hauek XX. mendean asmatu ziren eta oso garrantzitsuak dira gaur egungo herri kulturan.

Eduki-taula

Gitarra motak

Klasikoa

Gitarra klasikoa edo espainiarra musika klasikoa eta flamenko arloetan erabiltzen da batik bat, bai eta folk musikaren hainbat esparrutan ere. Flamenkoko gitarra zertxobait txikiago izaten da. Beste bariante antzekoa gitarra akustikoa da. Hau Estatu Batuetatik dator, sokak metalezkoak dira eta tamainua zertxobait handiagoa.

Gitarraren jatorria

Gitarraren jatorria ez dago oso garbi zeren antzinatean antzeko musika tresna asko erabiltzen baitira. Historian zehar antzeko tresna askoren errepresentazioak jaso ditugu. Adibidez, gaur egungo Turkiaren iparraldean, Anatoliako Alacahöyüken, Kristo aurreko mila urtean, baxuerliebetan oso antzeko den musika tresna ikus daiteke: lira bat erresonantzia kaxa batekin; modu batez esan daiteke egungo gitarraren aurrekoa zela tresna hori. Tresna hori hitita herriak eta asiriatarrek asmatu zuten. Aintzinako Egiptoaren marrazkietan ere antzeko zerbait aurkitu da. Beraz, aspaldiko tresna dugu gitarra.

Gitarraren elementuak

Mendez mende gitarrak aldaketa handiak ezagutu ditu. Soken zenbakia aldatu da eta baita ere tresnaren forma, jotzaileen arabera moldatzeko. Musika tresna hau ia osorik zurezkoa da; gehien erabili diren egurrak hauexek dira: Indiako makil santua bezala ezagutzen dena, izeia, Kanadako zedroa, pinua, altzifrea eta ebanoa. Egur mota bat edo bestea gitarraren arabera erabiltzen da.

Oinarriz, gitarrak elementu hauek ditu:

Gitarra batzuk diapasoi bat baino gehiago izan dezakete (gehienez ezagutzen dena 6 gider edo mastilekoa da). Sokak zazpi eta gehiago ere izan daitezke.