Eibarren dauden industria-eraikin guztiak identifikatu dira eta eraikin horiei buruz Artxiboan dauden datuak bildu

Eibarren dauden industria-eraikin guztiak identifikatu dira eta eraikin horiei buruz Artxiboan dauden datuak bildu

Eibarko industria guztiak planoan (egin klik irudian handiago ikusteko). Egilea: Mikel Aparicio.

2016/02/12

Eraikin horien inbentarioa egin da, auzoka. Tailerra edo eraikina zein den esateaz gain, hari buruzko oinarrizko informazioa batu da: katastroko informazioa, zein urtetan jaso zen, zein arkitektok edo arkitektok egin zuten, airetik hartutako argazkia eta eraikin bakoitzari ateratakoa.

Hobeto ikusteko, eraikin guztiok batzen dituen planoa egin da Eibarren zenbat leku hartzen duten eta non dauden ikusteko.

Eibarko Udal Artxiboan eraikin horiei buruz dagoen guztia jaso du ikerlariak, Mikel Apariciok. Jatorrizko diseinua aztertzeaz gain, eraikinetan egindako handitze-obrak ere analizatu egin behar dira, eta, nola ez, eraikinaren sustatzailea edo sustatzaileak nortzuk ziren jakin.

Batu den informazio guzti hori da hemendik aurrera lana egiteko erabiliko dena: eraikinak banan-bana bisitatu eta ondarearen ikuspegitik aztertu, hiri-tailer izate horren bilakabideari dagokion testuingurua aztertu, eraikin horietan egindako lanari buruzko historia eta produkzio-prozesuak batu eta ikertu.

Azken finean, Eibarko herriak bere osotasunean duen tailer-hiri izate hori da bistaratu eta balioetsi nahi dena, tailerrak eta etxeak nahastean edukitzeko modu hori, inoiz eta inon ikusi gabeko arkitektura-mota jakin bat: ez da beste inon horrelakorik gertatzen eta horregatik ikertu behar da, sakon ikertu ere. 

Erlazionatutako elementuak

Ego Ibarra 2014: Eibarko industria-eraikinen ikerketa sakonaren lehenengo urratsa Mikel Aparicio arkitektoaren eskutik
Ego Ibarra 2014: Eibarko industria-eraikinen ikerketa
Eibarko industria-ondareari buruzko ikerlana
Eibar_Poblenou_MAAZ.pdf