Afariketan, Errebal eta Jazinto Olabeko ludoteken Haur Zerbitzuak

Eibarko Udalak antolatzen dituen Haur Zerbitzuetan onartuak izan diren haur-zerrendak argitaratu dira
Eibarko Udalak ikasturte berriari begira antolatzen dituen Haur Zerbitzuetan izena emateko epea irailaren 22an amaitu zen. Jaso ziren eskaerak ditugun plazak baino ugariagoak izan direnez, zozketak egin dira Jazinto Olabe eta Errebaleko ludoteken Haur Zerbitzuetan.
Behin betiko matrikulazio datak eta tokiak ondorengo hauek izango dira Haur Zerbitzu guztientzat: urriaren 13tik 15era 10:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 18:00etara Jazinto Olabeko Ludotekan eta Indianokua gaztelekuan
Ikasturtearen hasiera urriaren 20an izango da Haur Zerbitzu guztientzat.
Jazinto Olabeko ludoteka
2020an jaioak, LH1 eta 2 mailak. Zozketa egunka egin da, haur guztiek behintzat egun bateko zerbitzua izan dezaten. Asteko egunetan begiratzen joan ea zuen seme/alaba zein egunetan (batean edo batean baino gehiagotan) onartua izan den.
Behin betiko matrikula-egunak urriaren 13etik 15ra izango da. Egun hauetan behin betiko matrikula egin ez duenak lortutako plazari uko egiten diola ulertuko dugu eta plaza hau zozketak eman duen emaitzaren arabera, beste haur bati egokituko zaio. Zozketaren emaitzak hauexek izan dira egunez egun:
- Astelehenak 16:30-18:00
- Astearteak 16:30-18:00
- Asteazkenak 16:30-18:00
- Ostegunak 16:30-18:00
- Ostiralak 16:30-18:00
LH 3 mailatik 6. mailara bitarteko ordutegian eskaera guztiak onartuak izan dira, ikasle bakoitzak eskatutako egunetan.
Urriaren 13etik 15era bitartean behin betiko matrikula egin behar dute Jazinto Olabeko ludotekan 10:00etatik 13:00ak bitartean edo 16:00etatik 18:00ak bitartean.
Behin betiko matrikula egiteko bi dokumentu aurkeztu behar dira:
1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.
2.- Matrikula orria. Jazinto Olabeko ludoteka
2025eko urtarrilaren 31n Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren edota Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren edota Gizarte Larrialdietarako Laguntzen titularra edota elikagaien-bankuaren programan sartuta bazaude, familia, tutore edo harrera familientzako laguntza jaso dezakezu. Matrikula orriarekin Gizartekintzako Sailera hurbildu eta bertan dirulaguntza honen baieztapena jasoko duzu: behin betiko matrikula orria eraman eta bertan Udaleko zigilua emango dizute.
Errebaleko ludoteka
2020an jaioak, LH1 eta 2 mailak. Zozketa egunka egin da, haur guztiek behintzat egun bateko zerbitzua izan dezaten. Asteko egunetan begiratzen joan ea zuen seme/alaba zein egunetan (batean edo batean baino gehiagotan) onartua izan den.
Behin betiko matrikula egunak urriaren 13etik 15era izango dira. Egun hauetan behin betiko matrikula egiten ez duenak lortutako plazari uko egiten diola ulertuko dugu eta plaza hau zozketak eman duen emaitzari kasu eginez, beste haur bati egokituko zaio. Zozketaren emaitzak hauexek izan dira egunez egun:
- Astelehenak 16:30-18:00
- Astearteak 16:30-18:00
- Asteazkenak 16:30-18:00
- Ostegunak 16:30-18:00
- Ostiralak 16:30-18:00
LH 3 mailatik 6. mailara bitarteko ordutegian eskaera guztiak onartuak izan dira, ikasle bakoitzak eskatutako egunetan.
Urriaren 13etik 15era bitartean behin betiko matrikula egin behar dute Indianokua gaztelekuan 10:00etatik 13:00ak bitartean edo 16:00etatik 18:00ak bitartean.
Behin betiko matrikula egiteko bi dokumentu aurkeztu behar dira:
1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.
2.- Matrikula orria. Errebaleko ludoteka
2025ko urtarrilaren 31n Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren edota Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren edota Gizarte Larrialdietarako Laguntzen titularra edota elikagaien-bankuaren programan sartuta bazaude, familia, tutore edo harrera familientzako laguntza jaso dezakezu. Matrikula orriarekin Gizartekintzako Sailera hurbildu eta bertan dirulaguntza honen baieztapena jasoko duzu: behin betiko matrikula orria eraman eta bertan Udaleko zigilua emango dizute.
Afariketan
Amañako Afariketan programan 5 urtekoen taldea momentuz ez da egingo izen-emateak izan duen haur kopurua ez baita eskatutako gutxienekora ailegatu.
Arrateko Andra Mari ikastetxeko Afariketan programan 5 urtekoen taldea momentuz ez da egingo izen-emateak izan duen haur kopurua ez baita eskatutako gutxienekora ailegatu.
Behin betiko matrikula urriaren 13tik 15era 10:00-13:00 eta 16:00-18:00ak bitartean egin beharko dute Indianokua gaztelekuan edo Jazinto Olabeko ludotekan
Behin betiko matrikula egiteko bi dokumentu aurkeztu behar dira:
1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.
2.- Matrikula orria. Afariketan