Eibarko Udala
egoibarra

Bihar, hilak 16, Martin Lopez de Isasiren inguruko bigarren hitzaldia izango dugu

2025/10/15
Markeskua Jauregia. Eibarko Udal Artxiboa

Hitzaldia 19:00etan izango da Markeskua Jauregian

Aurreko astean, Gotzon Garmendia EHUko irakasleak Martin Lopez de Isasiren inguruko lehen hitzaldia eman zuen, merkatari ospetsuaren jaiotzaren 500. urteurrena ospatzeko antolatu den jardunaldiari hasiera emateko. Garmendia historialariak Martin Lopez de Isasi enpresari moduan aztertu zuen, eta haren negozioen inguruko informazio garrantzitsua partekatu zuen gerturatu ziren guztiekin. Ostegun honetan, jardunaldiari amaiera emateko, Javier Elorza eta Jose Antonio Azpiazu historialariek beste ikuspuntu  bat aurkeztuko dute.

Javier Elorza Maiztegi Historia eta Geografian lizentziatua da, Erdi Aroko Historian aditua. Boletin eta aldizkari historikoetan kolaboratzeaz aparte, liburu askoren egilea da, hala nola Eibar: orígenes y evolución (Siglos XIV-XVI); La Villamayor de Marquina, llamada Elgoibar (Siglos XIII-XVI); Deba, una villa de vocación marinera y mercantil (Siglos XV-XVII)

Bestalde, Jose Antonio Azpiazu, Antropologian doktorea da eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea izan zen. Bere doktore tesiaren izenburua “Sociedad y vida social vasca en el siglo XVI. Mercaderes guipuzcoanos” izan zen, Julio Caro Barojak zuzendua. Hainbat libururen egilea da: Historias de corsarios vascos; La empresa vasca de Terranova; Hielos y océanos, vascos por el mundo; La historia desconocida del lino vasco; Picas vascas en Flandes; Esclavos y traficantes. Historias ocultas del País Vasco; Historia de armas de Euskal Herria; Balleneros vascos en el Cantábrico; Historia de un rapto

Bi historialariek Martin Lopez de Isasiren jatorria, ondarea eta gizartea aztertuko dute, Eibarko eremuan bereziki. Merkatariaren familiaren nondik norakoak eta Eibar eta inguruetan izan zituzten jabetzen inguruko informazioa ezagutuko dugu, eta baita XVI. mendeko gizartearen ezaugarriak ere.