“Ipuinetako animalia bat adopta ezazu” lehiaketa
2016/02/29

Apirilaren 2an, Hans Christian Andersenen jaiotzaren urtemugaren harira, Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu zabalean. Antolatuko diren jardueren artean, lehiaketa hau dugu.
Oinarriak:
- Lehen Hezkuntzan edo Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan dauden irakurle guztiek har dezakete parte, liburutegiaren bidez
- Parte hartzaileak irakurritako liburu bat hautatu beharko du, baina bertan kontatzen den istorioan animalia batek (erreala edo fantastikoa) protagonismoa edo zeresan handia izan beharko du. Liburutegian, liburua aukeratzen lagunduko dizugu.
- Animalia horren marrazki bat egin beharko du, berak irudikatzen duen moduan. Originaltasuna baloratuko da, beraz, ezin dira ilustrazioak kopiatu!.
- Marrazkia egiteko orria liburutegian jasotzen da eta bertan entregatu behar da.
Epea: Martxoak 18 arte.
Anima zaitez!
Haur Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzeko ekimen bat