Zer da Gardentasuna?

Gardentasunaren oinarria erakundearen jarduerari buruz informazio osoa, egiazkoa eta erabilgarria eskaintzea da. Gardentasunaren helburu nagusia da erakundeen zilegitasuna bermatzea eta herritarren konfiantza areagotzea.

Zer arautzen du Gardentasunaren Legeak?

Gardentasuneko, Informazio Publikoa eskuratzeko eta Gobernu Oneko 19 / 2013 Legeak aurreikusten du zer informazio argitaratu behar duten erakundeek herritarrek ezagutu dezaten, hiritarrek erakundeei informazioa nola eska diezaieketen, eta arduradun publikoek Gobernu Onaren inguruan bete behar dituzten arauak zeintzuk diren ere zehazten da.

Gardentasunaren aldeko Euskal Udalen Sarean parte-hartzea

  • Eibarko Udala Gardentasunaren aldeko Euskal Udalen Sareko kide da. Sarea 2013ko urtarrilaren 30ean eratu zen, eta gaur egun orotariko tamainako 32 udalek (txiki, handi eta ertainek) eta Txorierriko Mankomunitateak, Bizkaian, osatzen dute.
  • Sarearen helburuak honako hauek dira: udalei ezagutzak, praktika onak eta estrategiak partekatzeko topagune bat eskaintzea; metodologiak, baliabideak eta materialak ematea; tokiko gobernu eta administrazioetan gardentasuna bultzatzen laguntzea.

Gardentasunaren ataria

Gardentasunaren ataria Udal kudeaketako herritarrentzako informazio garrantzitsuena integratzeko xedearekin sortu da, modu erabilerrazean eta zuzenean eskainiz, Gardentasunari, Informazio publikoa eskuratzeari eta Gobernu Egokiari buruzko Legean diren eskakizunekin bat etorriz, eta EUDEL Euskal Udalerrien Elkarteak gardentasuna garatzeko jarritako sailkapen-eskema jarraituz.

Gardentasuneko araudia

Azken urteetan hainbat arau onartu dira gardentasunaren inguruan:

    • Garrantzia juridikoa duen informazioa: arauen proiektu eta aurreproiektuak, horiek sortzeko txosten eta memoriak, irizpideak, akordioak, kontsultei emandako erantzunak, etab.
    • Informazio ekonomikoa, aurrekontuak eta estatistikak: kontratuak, hitzarmenak, diru-laguntzak, aurrekontuak, kontu orokorrak, kargudunen soldatak eta bateragarritasunak, ondasun higiezinak, etab.