Eibarko Udalak herriaren marka turistikoaren logotipoa aukeratzeko prozesuari ekin dio

Eibarko posizionamendu turistikoaren marka aukeratzeko bozkatu diren logotipoak.

Eibarko posizionamendu turistikoaren marka aukeratzeko bozkatu diren logotipoak.

2021/11/02

Eibartarrek gaurtik azaroaren 14ra bitartean eman dezakete botoa, eta dauden lau proposamenen artean onena aukeratu.Bozketan parte hartzeko, formulario bat bete behar da Udalaren web orrian.

Eibarko Udalak, Debegesa Eskualdeko Garapen Agentziarekin lankidetzan arituta, hiriko marka turistikoaren logotipoa herri-bozketa baten bidez aukeratzeko prozesua jarri du martxan. Logotipoarekin, Eibarrek eutsi egiten dio herria garapen turistikoaren arloan kokatzeko apustuari, bere potentziala indartuz eta identifikatuz. Aukeratutako logotipoa herrian turismoarekin zerikusia duten ekintza guztietan ikusiko den elementua izango da.

Logotipo hori sortzearen aldeko apustua Basquetourren (Turismoaren Euskal Agentzia) estrategian sartzen da. Erakunde hori Euskadiko Industria Turismoaren Plan Zuzentzailea lantzen ari da, eta ekimen hau bat dator Gipuzkoako Turismo Planak (2020-2023) eta Debabarreneko Plan Estrategikoak (2020-2024) planteatzen dituzten estrategiekin.

2021. urtean zehar, Eibarko Udalak, turismo-marketinean espezializatutako enpresa baten laguntzarekin, eta turismoaren aldetik Eibarren indarra duten elementuen eskaintzarekin eta eskaerarekin zerikusia duten tokiko eragileen parte-hartze aktiboarekin, hiriaren kokapenari eta marka turistikoari buruzko hausnarketa egin du. Gogoeta edo hausnarketa horren ondorioz, definitu dira posizionamendu turistikoaren markaren irudiak (Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzako Udal Batzordeak aukeratutakoak), eta horietatik lau bozketara jartzen dira.

Logotipoa prozesu parte-hartzaile baten bidez hautatuko da, herritar guztientzat irekia. Lau proposamenak Udalaren web orriaren “Turismo” atalean daude ikusgai (www.eibar.eus), eta 16 urtetik gorako herritarrek proposamen horietako baten alde bozkatzeko aukera izango dute. Botoa emateko aldia gaur bertan hasiko da, urriak 29, eta azaroaren 14ra arte iraungo du.

Bozketan parte hartzeko, esteka honetan dagoen formularioa bete behar da: https://formularioak.eibar.eus/es/logotipoaherrigaldeketa. Izen-abizenak eta NAN, AIZ edo pasaportea bakarrik eman beharko dira, eta lau logotipo horietatik bat aukeratu. Udalak egiaztatuko du erroldatze- eta adin-baldintzak betetzen direla. Pertsona bakoitzeko boto bakarra onartuko da. Eta boto bat baino gehiago eman bada, baliozkotzat joko den bakarra lehenengo botoa izango da.

Botoen kontaketa abenduaren 2ra arte egingo da, eta herriko jendeak aukeratu duen logotipoa abenduaren 3an emango da jakitera da Udalaren web orrian