Bigarren aldiz antolatu den "Komunikazioa eta Gardentasuna administrazio publikoetan" izeneko Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da Eibarko Udalaren YouTubeko kanalean

2023/11/22

Aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da, bai Coliseora bertaratzen direnentzat, bai ekitaldia online jarraitzen dutenentzat. Azken kasu horretan, hiru kanal jarriko dira Eibarko Udalaren YouTubeko kanalean: jatorrizko bertsioa, euskarazko itzulpena eta gaztelaniazko itzulpena. Ekitaldia 09:00etatik 13:45era izango da.

Ostegun honetan, azaroak 23, Eibarko Udalak bigarren aldiz antolatu duen "Komunikazioa eta Gardentasuna administrazio publikoetan" izeneko Jardunaldia egingo da Coliseo Antzokian, 09:00etatik 13:45era. Ekitaldia Udalaren YouTube kanal ofizialean emango da zuzenean edo streaming bidez eta Coliseora bertaratu nahi dutenek aukera dute oraindik. Horretarako, udal webgune honetan prestatutako formulario bat bete beharko dute aurretik.

Jardunaldia YouTuben zuzenean jarraitzeko hiru kanal ezberdin jarriko dira, erabiltzaile bakoitzak nahi duen edo behar duen hizkuntzaren arabera jarraitu ahal izateko: ekitaldiaren jatorrizko bertsioa (bai hitzaldiak, bai amaierako mahai-ingurua, bakoitza egingo den hizkuntzan entzungo dira), euskarazko bertsioa (kanal horren bidez euskaraz ere entzun ahal izango dira gaztelaniaz emango diren lau hitzaldiak eta mahai-ingurua) eta gaztelaniazko bertsioa (azken kanal horren bidez gaztelaniara itzuliko dira euskaraz eskainiko diren bi ponentziak).

Gaztelaniazko bertsioa

Ekimen honekin lortu nahi dena zera da: administrazio publikoek komunikazio eta gardentasunaren alorrean duten eginkizuna ezagutaraztea, eta, halaber, erakunde publikoei gai horietan hobetzeko soluzioak proposatzea.

Aurtengo jardunaldian, besteak beste, honako gai hauek landuko dira: komunikazio digitala, krisi-egoeren komunikazioa, marka-irudia, webguneen irisgarritasuna, analitika digitala, gobernu ona, gardentasun aktibo eta pasiboa, eta salaketa-kanalak. Ekitaldia sektore publikoko komunikazio-arloko profesionalei eta, oro har, administrazio publikoko langileei dago zuzendua, bai eta komunikazio instituzionalean eta marketinean aditu direnei, komunikazio, kazetaritza edo antzeko graduko ikasleei, edo gaian interesa duten komunikabideei ere.

6 hitzaldi eta mahai-ingurua

Jardunaldiaren egitaraua sei hitzaldik osatzen dute eta hizlariak (Óscar Cortés Abad, Malen Illarramendi Beitia y Jone Amonarriz Zubeldia, Arantxa Hernández López, Iñaki Gorostiza Esquerdeiro, Goizeder Manotas Rueda eta Haritz Ugarte Aizpuru, eta Koldobike Uriarte Ruiz de Eguinoren ordez, Miren Martiarena Barkaiztegi egongo da, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Irekiko zuzendari eta Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko presidenta) komunikazio korporatibo eta instituzionalean, marketin digitalean eta gobernu onean diharduten profesionalak izango dira. Amaieran mahai-inguru bat egingo da hitzaldi bakoitzaren ideia nagusiei buruzko azterketa eta hausnarketa egiteko; jardunaldia 09:15ean hasi eta 13:45ean amaituko da.

Halaber, sare sozialetan jardunaldiaren zabalkundea egiteko #EibarKomunika traola erabiliko da, 2021ean egin zen bezala.

Egitaraua

09:00 Sarrera. Aurkezlea: Oihane Mateos.

09:05 Ongietorria

Jon Iraola Iriondo, Eibarko alkatea

Ana Telleria Echeverria, Eibarko Udaleko Gobernu Zabalik Ordezkaritzaren arduraduna

09:15 1. hitzaldia: "Pandemia osteko komunikazioa: plangintza eta kudeaketa krisi-egoeretan". Hizkuntza: gaztelania.

Óscar Cortés Abad, Komunikazio Digitaleko koordinatzailea Madrilgo Udalean eta irakaslea Juan Carlos Erregea Unibertsitatean.

09:45 2. hitzaldia: "Marka-irudiaren sorrera, eguneraketa eta kokapena administrazio publikoetan". Hizkuntza: euskara.

Malen Illarramendi Beitia eta Jone Amonarriz Zubeldia. Bezeroen kudeaketa eta marka-estrategia (AZK)

10:15 3. hitzaldia: "Web-orri eta aplikazio instituzionalen sorrera: irisgarritasuna herritar guztientzat". Hizkuntza: gaztelania.

Arantxa Hernández López, UX Lead Kudeaketa Akademikoko Zerbitzu Digitaletan eta UOCeko (Universitat Oberta de Catalunya) Teknologia Arloko irakaslea.

10:45 Etenaldia

11:15 4. hitzaldia: "Neurtzea, aztertzea eta erabakiak hartzea online sektore publikoko datuetan oinarrituta". Hizkuntza: gaztelania.

Iñaki Gorostiza Esquerdeiro, Data Analytics-eko bazkide eta zuzendaria LIN3Sen

11:45 5. hitzaldia: "Gobernu ona, zuzentasun sistema eta salaketen kanala Gipuzkoako Foru Aldundian". Hizkuntza: euskara.

Goizeder Manotas Rueda, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza Departamentuko aholkularia.

Haritz Ugarte Aizpuru, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Eraldaketa Zerbitzuko burua.

12:15 6. hitzaldia: "Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: eskaerak izapidetzetik kudeaketarako talde kualifikatuak finkatzeraino. Erronka nagusiak". Hizkuntza: gaztelania.

Miren Martiarena Barkaiztegi, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Irekiko zuzendaria eta Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko presidenta.

12:45 Etenaldi laburra

13:00 Mahai-ingurua: hitzaldien analisia eta hausnarketak

Parte-hartzaileak: Jardunaldiko hizlariak.

Moderatzailea: Oihane Mateos.

13:30 Ondorioak eta amaiera