La Búsqueda II
Cristina Chiquín Rodríguezek Entreamigos-Lagun Artean GKE-aren laguntzarekin egindako erakusketa da hau, Guatemalako emakumeen errealitatera hurbiltzen gaituena.
“Emakumeen memoria eta justiziaren aldeko borroka dokumentatzen duen argazki erakusketa da”, haien bizitza, testigantzak eta erresistentzia islatzen dituzten irudiak. Isiltasunak eta beldurrak inposatutako historia hau hautsi ahal izateko, beraiek dira beren lanarekin, bizitzarekin, pozarekin, minarekin, tristurarekin eta indarrarekin batera eraikitzen joan direnak.
Batzuk besteak baino beldur gehiagorekin, baina Justizia bilatzen jarraitzen dute. Bai Barne Gatazka Armatuan desagertutakoen familiek, bai egun desagertutako biktimen familiek negar egiten jarraitzen dute, alaba, arreba edo ama faltan botatzen dituztelako.
Badirudi Guatemalan gerrak jarraitzen duela, nahiz eta orain emakumeen aurkako gerra izan. Haien gorputzak eta bizitzak dira borrokaren abangoardian daudenak.
Bizitzaren aldeko borroka honetan, emakumeen aurpegiak eta bizipenak dira protagonistak. Irudi hauetan, justiziaren, bizitzaren eta maitasunaren bilaketaren lagin diren testigantzak, ahotsak eta aurpegiak islatzen dira. Lurraldeen eta komunitateen erraietatik datorren egia salatu eta ezagutarazi ahal izateko, ezarritakotik haratago doaz.
Epea: 2024ko abenduaren 2tik abenduaren 15era.
Erakusketaren aurkezpena: abenduak 2, 18:00etan.