EME Estilo Ariketak. Emakumeen aurkako indarkeria sinbolikoak
Bizipen eta gogoeta pertsonaletan oinarrituta, Josune Aranguren Zatika artista eibartarrak loturak ezartzen ditu bere testu eta margolanen artean, emakumeek hainbat esparru eta egoeratan jasaten ditugun indarkeria sinbolikoak ilustratuz: lanean,amatasunean, gorputz ez-arauemaile bat izatean, lehiakortasun-eredu baten inposaketapean, zaintza-lanean, iruzkin eta txiste matxistak jasatean, hizkuntzak ere baztertzen gaituenean eta beste hainbat egoeratan.
15 irudi eta 13 testuk osatzen dute erakusketa baina erakusketaren bisitariak falta diren testuak eta margolanak gehitzeko aukera izango du.
Iraupena: 2023ko azaroaren 3tik 2024ko otsailaren 29ra.
Inaugurazioa: Azaroak 3, ostirala, 19:00etan.
Taldeko bisita gidatuak antolatu dira artistarekin, koadro eta testu bakoitzaren esanahia detaile osoz azaltzeko. Bisita irekiak izango dira eta parte hartzeko beharrezkoa izango da Andretxera 943 54 39 38/688 85 34 40 deitzea edo helbide elektroniko honetara mezu bat idaztea: andretxea@eibar.eus
Bisita gidatuak egun eta ordu hauetan egingo dira eta ordubeteko iraupena izango dute:
- 2023ko azaroak 21, asteartea 17:30 EUS
- 2023ko abenduak 2, larunbata, 11:30 GAZ
- 2024ko urtarrilak 22, astelehena 17:30 EUS
- 2024ko otsailak 21, asteazkena 17:30 GAZ