Andretxea, Gure Gela Propioa

Andretxearen filosofia artearen bidez ezagutaraztea du helburu erakusketa honek.

2023ko martxotik - 2023ko urrira, Damaskinatzaileak aretoan.

“Askatasun intelektualak gauza materialak behar ditu. Poesiak askatasun intelektuala behar du. Eta emakumeek behar handiagoa dute, azken berrehun urteotan, betidanik. Emakumeek Atenasko esklaboen semeek baino askatasun intelektual gutxiago izan dute. Horrexegatik azpimarratu ditut horrenbeste dirua eta gela propioa izatea”. Virginia Woolf

Emakumeen Etxeak Virginia Woolfen “gela propioaren” gauzatze kolektiboa dira. Mugimendu Feministaren aldarrikapen historikoa eta tokiko emakumeen eskaera bide luze baten emaitza. Herriko emakume-elkarteek egindako lana aitortzen dute.

Norberaren gelatik gela partekatura. Emakumeen Etxeak Woolfen gelaren ideiaren hedapen sinboliko eta kolektiboak dira. Espazio propioa, segurua, baliabideak dituena, autonomoagoak izateko, elkartrukerako, gure gaitasunak garatzeko eta kontzientzia kritiko-feminista sortzeko.

XXI. mendeko Emakumeen Etxeek aurreko mendeetan emakumeek erabilitako estrategiak erabiltzen jarraitzen dute, gaur egun ere beharrezkoak direlako.

Emakumeen Etxeak erreferentziazko gune publiko-feministak dira, eta emakumeen partaidetza eta inplikazio soziala eta politikoa bultzatzea dute helburu. Laguntza eta elkartasun sareak sortzeko eta emakumeen ahalduntze prozesuak bultzatzeko guneak dira.

Tresnak eskaintzen dituzte emakumeak beren buruaren eta bizitzaren jabeago izan daitezen, maila pertsonalean eta kolektiboan indar daitezen, elkarrekin ikas dezaten, partaidetza soziopolitikoa areagotu dezaten eta errealitatea genero-ikuspegitik azter dezaten.

Gainera, Eibarko emakumeen sorkuntza eta ekoizpen artistikoa zabaldu, sustatu eta aintzatetsi nahi da, artea sortzen duten emakumeak ikusaraziz.

12 artista eibartarrek, diziplina artistiko askotatik, beren Logela Propioak erakustera ematen dute erakusketa honetan.

Artistak:

  • Mireia Aguirrebeña Ubera
  • Virginia Arakistain Ariznabarreta
  • Maite Arriaga Arrizabalaga
  • Marina Barrena Ortuoste
  • Maialen Belaustegui Lapeyra
  • Jone Bengoa Urizar
  • Bakarne Elejalde Garitagoitia
  • Esther Galarza Berasueta
  • Natalie Hickey
  • Leire Kareaga Azkarraga
  • Satur Peña Puente
  • Esperanza Zabala García