2023ko Udazkeneko ikastaro eta tailerrak

Beste denboraldi batez, Emakumeen Jabetze Eskola, errealitatea ikuspegi kritiko, dekolonial eta feministatik hausnartzeko, eztabaidatzeko eta aztertzeko topalekua izango da. Estrategia eta aliantza feministak sortzeko eta indartzeko gunea, non ikastaro eta tailer desberdinetatik maila pertsonalean eta kolektiboan indartzeko prozesuak bultzatuko diren.

JE 2023 UdazkenaAipatzekoa da Eibarko Jabetze Eskolak udazken honetarako antolatu dituen ikastaro eta tailerren eskaintza nabarmen zabaldu dela. Hala, udazken honetan eskainiko diren ikastaroak honako hauek izango dira:

Aurrematrikulak irailaren 1etik eta irailaren 30era egin ahal izango dira (biak barne), Udalaren eta Andretxearen webguneetan eskuragarri egongo den formulario bat betez (Andretxean eta Pegoran ere, formularioak bete ahal dira).

Animatu parte hartzera!