Azaroaren 25eko programazioa martxan dago

2023/11/06

2023 honetan, azaroaren 25eko programazioak Emakumeen Aurkako Indarkeria Sinbolikoak eta horien irudikapen desberdinak izango ditu ardatz. Aipatu behar da, aurten ere, programazio hau Udaleko arlo ezberdinek eta Emakumearen Mahaiko partaideek elikatu dutela.

Aurtengo azaroaren 25eko programazioa, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna, Josune Aranguren Zatika eibartarrak egindako Emakumeen aurkako indarkeria sinbolikoak erakusketaren inaugurazioarekin hasi da. 

Erakusketa

EME Estilo ariketak. Emakumeen Aurkako Indarkeria SinbolikoakJosune Aranguren Zatika

Azaroak 3 - otsailak 29Andretxea

Inaugurazioa Azaroak 3, 19:00etan.

Ikastaroa

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunezko harremanak

  • Emakumeei zuzendua azaroak 8, 18:00etan, Andretxean.
  • Gizonezkoei zuzendua azaroak 8, 17:30etan, Portalean.

Proiekzioa eta solasaldia

Patriarcado, el organismo nocivo. Pandora Box TV

Azaroak 13, 18:30etan, Andretxean

Liburu aurkezpena

Itziar Ziga: La feliz y violenta vida de Maribel Ziga

Azaroak 22, 18:30etan, Andretxean.

Hitzaldia

Haurtzaroan eta nerabezaroan sexualitate aske eta osasuntsua izateko jarraibideak. BILTZEN.

Azaroak 22. 18:00etan, Portalen.

Ekintza kolektiboa

Matazak ehuntzen ALTZOA

Azaroak 25, 11:00etan, Untzaga Plazan

Elkarretaratzea

Ez mendekoak, ez ikusezinak. No a la Violencia Simbólica Machista lelopean.

Azaroak 25, 13:00etan Untzaga Plazan.

*Juan San Martin Udal Liburutegiarekin batera, Irakurketa Gida bat egin da azaroaren 25erako eta informazio stand bat jarriko da liburutegian bertan.