Erakusketa: EME, Estilo Ariketak: Emakumeen aurkako indarkeria sinbolikoak

Bizipen eta gogoeta pertsonaletan oinarrituta, Josunek Aranguren Zatika artista eibartarrak loturak ezartzen ditu bere testu eta margolanen artean, emakumeek hainbat esparru eta egoeratan jasaten ditugun indarkeria sinbolikoak ilustratuz: lanean, amatasunean, gorputz ez-normatibo bat izatean, lehiakortasun-eredubaten inposaketapean, zaintza-lanean, iruzkin eta txiste matxistak jasatean, hizkuntzak ere baztertzen gaituenean eta beste hainbat egoeratan.

15 irudi eta 13 testuk osatzen dute erakusketa, baina erakusketaren bisitariak falta diren testuak eta margolanak gehitzeko aukera izango du, honetarako materiala bere eskura jarriko baita.

Iraupena: 2023ko azaroaren 3tik, 2024ko otsailaren 29ra.

Non: Andretxean

Inaugurazioa: Azaroaren 3an, 19:00etan, Andretxeko Damaskinatzaileak aretoan. 

Taldeko bisita gidatuak antolatu dira artistarekin, koadro eta testu bakoitzaren esanahia detaile osoz azaltzeko. Bisita irekiak izango dira eta parte hartzeko beharrezkoa izango da Andretxera 943 54 39 38/688 85 34 40 deitzea edo helbide elektroniko honetara mezu bat idaztea: andretxea@eibar.eus

Bisita gidatuak egun eta ordu hauetan egingo dira eta ordubeteko iraupena izango dute:

  • 2023ko azaroak 21, asteartea 17:30 EUS
  • 2023ko abenduak 2, larunbata, 11:30 GAZ
  • 2024ko urtarrilak 22, astelehena 17:30 EUS
  • 2024ko otsailak 21, asteazkena 17:30 GAZ
Zer
Noiz 2023/11/03 19:00
2024/02/29 19:30
Non Andretxea (Isasi Kalea 11)
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal