Liburu aurkezpena: La feliz y violenta vida de Maribel Ziga

Devenir perra, Sexual Herria edo Malditas lanen arrakastaren ondoren, Itziar Zigak bere estilo ikonoklasta nahastezina berreskuratu du La feliz y violenta vida de Maribel Ziga lanean. Urraduratik, haurtzaroko oroitzapenen esploraziotik eta iraganarekin adiskidetzeko asmotik idatzitako liburua. Egunkari intimoa eta, aldi berean, sendatze kolektiborako ariketa. Jainkosa punkia berriz erasoan!

«Puta estigma konjuratu dut nire bizitzan eta nire idatzietan, baina tratu txarrak jasan dituenaren estigma da etortzen ikusi ez dudana, nahiz eta nire erraietan mingarriki eragin. Puta estigmak emakume gaizto bihurtzen zaitu, biktima estigmak emakume garaitu bihurtzen zaitu. Gaztelaniaz, femeninoz bakarrik esan daiteke biktima edo puta» -Itziar Ziga

Hizlaria: Itziar Ziga

Eguna eta ordua: 2023ko azaroak 22, 18:30.

Tokia: Andretxea

Noiz 2023/11/22
18:30 - 20:00
Non Andretxea (Isasi Kalea 11)
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal