Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren programazioa prest
2025ean, azaroaren 25eko programazioak mundu osoko hainbat kolektibok sustatutako memoriaren lekuak ezagutzeko proposamenak jasotzen ditu, emakumeok modu sistematikoan aurre egiten diegun indarkeriak erreparatzeko; indarkeria matxista kasuen aurrean ditugun defentsa eta salaketa aukerei buruzko informazioa jasotzen du, baita helduentzako ipuinak ere, non zauriak ondo josteko errezeta emango zaigun.
*Erakusketa
Azaroa osoan
Indarkeria matxistaren aurkako memoria-lekuak
Mugarik Gabe
Andretxea
*Hitzaldia
Indarkeria matxisten biktimen ahotsak: memoria, erreparazioa eta aitortza.
Mugarik Gabe
Azaroak 6, 18:00, Andretxea
* Hitzaldia
Indarkeria matxista kasuen aurrean, zer salaketa - eta defentsa - aukera ditugu?
Macarena Mugica Urbistondo eta Garazi Plazola Ugarte (Irule abokatuak)
Azaroak 13, 18:00, Andretxea
* Ekintza Kolektiboa
Indarkeria matxisten aurkako matazak ehuntzen
Altzoa, Eibarko Emakume alargunen elkartea.
Azaroak 25, 11:30, Untzaga Plaza
* Herritarren elkarretaratzea Indarkeria matxistarik ez! Aitortza, erreparazioa eta memoria lelopean
Azaroak 25, 13:30, Untzaga Plaza
* Helduentzako ipuinak
Hariak, jostorratzak eta zauriak
Mireia Delgado Exposito
Azaroak 26, 18:00, Andretxea
*Juan San Martin Udal Liburutegiarekin batera, Irakurketa Gida bat egin da azaroaren 25erako eta informazio stand bat jarriko da liburutegian bertan. Azaroaren 10etik aurrera eskuragarri egongo dena.