Andretxearen udazkeneko programazioa argitaratu da

Udazkeneko Andretxearen programazioa ikastaro, hitzaldi eta erakusketa ugariz beteta dator.
Andretxean udazkenerako prestatutako programazioa honako hau izango da:
Jabetze Eskola prestakuntza feministarako gune bat da. Irekia, hurbila, irisgarria eta anitza, non adin eta jatorri guztietako emakumeon ahalduntzea bultzatu eta parte-hartzea hainbat esparrutan aktiboki erraztuko duten prozesuak gauzatzea ahalbidetzen duen ikastaro eta tailer desberdinen bitartez.
Aurrematrikula epea: 2024ko irailaren 1etik 25era (biak barne).
Udalaren eta Andretxearen webguneetan eskuragarri dagoen formulario bat betez egingo da (formularioa Andretxean ere bete daiteke).
Emakumeen diskurtso, dokumental eta esperientziez beteko ditugu hilero antolatzen diren saio ireki desberdin hauek. Eibarko herritarrengan kontzientzia kritiko, dekolonial eta feminista sustatzeko eta gure gizartean oraindik nagusi diren genero-estereotipoak, aurreiritziak edo rolak hautsi ahal izateko.
Udazkenean izango ditugun hitzaldiak, ondorengoak izango dira:
- Zaintza sistemaren erregimenaren auzia ekofeminismotik (EUS) - Marta Barba Gassó eta Mirene Begiristain Zubillaga.
- No nos enfermamos, nos enferman: coloquio sobre Las herederas y la salud mental (GAZ) - Aixa de la Cruz Ventosa.
- Autodefensa Feminista: Más allá de aprender a decir no liburu aurkezpena (GAZ) - Maitena Monroy Romero.
- Ley “Solo sí es sí” aclarando las sombras creadas por el ruido mediático (GAZ) - Sara Arruti Benito eta Maider Galardi Fernández de Agirre.
- Euskalgintza eta feminismoa bidaikide (EUS) - Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel Larrañaga.
- EMAKUMEAK AHALDUNTZEKO GUNEAK
Ahalduntzea lantzeko espazioak dira, pertsonaletik kolektibora, talde-prozesua gakoa dela.
- MAISTRAK LIBURUTEGIA - MUNDUKO EMAKUMEEN LITERATURA SAIOAK: EMAKUME AFRIKARRAK
Afrikako literaturako hainbat egile ezagutu eta haien aniztasuna eta idaztean duten aberasatasuna aitortuko ditugu.
Izen-emate epea: 2024ko irailaren 1etik 25era (biak barne).
- ERAKUSKETAK
Denboraldi honetan izango ditugun erakusketak hauek izango dira: