Eibarko Udala
2025/09/01 08:00
-
2025/09/23 23:00

Munduko emakumeen literatura-saioetan aurrematrikula egiteko epea zabalik

Udaleko eta Andretxeko webguneetan eta Andretxean aurrez aurre

MAISTRAK LIBURUTEGIA

Munduko emakumeen literatura-saioak: Espainiako abangoardia

Saio historiko hauetan, estatu espainiarrak XX. mendearen hasieratik 1936ko Gerra Zibilera arte (Errepublikatik igarota) bizi izan zuen abangoardia-garaia aztertu eta irakurriko dugu. Rosalia de Castro, Concepción Arenal eta Emilia Pardo Bazán idazleen idazkiak ezagutuko ditugu, besteak beste.

Garai hartako egile guztiek salatzen dute Espainiako emakumeen egoera, eta hezkuntza, botoa, dibortzioa... aldarrikatzen dituzte. Garai sozialki asaldatua, itxaropentsua, aldaketaz eta ilusioz betea da emakumeentzat.  

Beti bezala, literatura-kritika feminista erabiliko dugu testu bateratuak aztertzeko eta komentatzeko.

Dinamizatzailea:

Ainhoa Aldazabal Gallastegui- Skolastika.

Non eta noiz:

Andretxean. 2025eko urriak 8, azaroak 5 eta abenduak 3 eta 2026ko urtarrilak 7, otsailak 4, martxoak 4, apirilak 15, maiatzak 6 eta ekainak 3, (asteazkenak).

Ordutegia:

17:00etatik 19:00etara.

Hizkuntza: Gaztelania.

*Aurrematrikula epea: 2025eko irailaren 1etik 23ra (biak barne).

Aurrematrikula egiteko, Udalaren eta Andretxearen webguneetan eskuragarri dagoen online inprimaki bat bete beharko da. Andretxean ere aurrez aurre bete ahal izango da.

Informazio guztia Andretxearen 2025eko udazkeneko programazioaren liburuxkan ere jasota dago.