Zeramika eskola: 2021/2022 ikasturtea
Tramitatzailea:
Eibarko Udaleko Kultura saila.
Taldeak eta ordutegiak:
Umeak, gazteak eta helduak (8 urtetik aurrera):
- Asteazkenak 15:00 – 17:00
- Asteazkenak 17:00 – 19:00
Gazteak eta helduak (12 urtetik aurrera):
- Astearteak eta ostegunak 17:00 – 19:00
- Astearteak: 17:00 – 19:00
- Ostegunak: 17:00 – 19:00
Helduak (16 urtetik aurrera):
- Astearteak eta ostegunak 19:00 – 21:00
- Astearteak: 19:00 – 21:00
- Ostegunak: 19:00 – 21:00
Matrikulak aurkezteko tokia:
PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Matrikulak aurkezteko epea:
- Matrikula berritzerako 2021eko maiatzaren 24tik ekainaren 11ra (biak barne).
- Ikasle berriendako 2021eko ekainaren 1etik 18ra (biak barne).
Aurkeztu beharreko agiriak:
Matrikula-orria behar bezala beteta eta sinatuta.
Tarifa bereziak eskatzen badira:
- Familia-unitate bereko hainbat kideren matrikularako: egindako matrikulen fotokopiak.
- Familia ugarien kasuan, familia ugariaren tituluaren kopia.
- Familia unitatearen diru-sarreren arabera:
- Aurreko urteko Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren aitorpena. Aitorpen hori egitera behartuta egon ezean, inguruabar hori egiaztatzeko ziurtagiria ekarri behar da, baita familia-unitateko kide guztien urte horretako informazio fiskala. Matrikula egiterakoan dokumentazio hau eskuratu ez bada, 2021eko irailaren 17a arteko denbora dago PEGORAn aurkezteko.
- Familia Liburuaren fotokopia.
- Elkarbizitza-bolantea, matrikulazio egunekoa (PEGORAn eskuratu daiteke).
% 75eko hobaria eskatzen bada, eta Eibarko Udalari beharrezko datuak/dokumentuak zuzenean eskuratzeko baimena ematen ez bazaio matrikula orrian:
- Matrikulatutako adingabearen tutela duen pertsona hori matrikulazio-urtearen aurreko urteko abenduaren 31n Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baten edo Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzaren titularra dela egiaztatzen duen dokumentua
- Matrikulatutako pertsonaren errolda bolantea.
Oharra: 2021eko irailaren 17a baino lehen baja eskatzen dutenek, matrikularen zenbateko osoaren %10a ordaindu beharko dute. Baja beranduago eskatuz gero, matrikularen % 100a ordaindu beharko dute.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Matrikula berritzeko inprimakia Ikusi | Jaitsi (146.5 KB) |
Ikasle berriendako inprimakia Ikusi | Jaitsi (146.2 KB) |