Konpromisoak
KALITATEA SUSTATZEKO KONPROMISOAK: |
KONPROMISOEN ADIERAZLEAK (Nola neurtuko dugu) |
Informazioa eta arreta |
|
Erabiltzaileak modu egokian, abegikorrean eta era profesionalean artatzea. Asebetetze-inkestan egindako galderetan 10 puntutik 8 lortzea. |
Erabiltzaileei egiten zaien inkestan bi galdera hauetan lortutako asetasun maila:
|
Herritarrak eskatzen duen informazio edo materiala modu bizkorrean eskaintzea. Asebetetze-inkestan egindako galderan 10 puntutik 8 lortzea. |
Itxaron denborari buruz, erabiltzaileei egindako inkestan lortutako asetasun maila. |
Dokumentuak eskuratzea |
|
Kantitatea, kalitatea eta egunerokotasuna kontuan izatea bilduma eskaintzerakoan, bilduma hau eta nobedadeak aurkezteko era egokia erabilita. Asebetetze-inkestan egindako galderetan 10 puntutik 8 lortzea. |
Erabiltzaileei egiten zaien inkestan liburu eta beste euskarrien bildumei buruzko galderetan lortutako asetasun maila. |
Urtean gutxienez 2000 produktu berri lortzea, horrela bilduma dokumental eguneratua bermatzeko. |
Urtean egiten den eskuratze kopurua. |
Herritarrak eskatzen duen dokumentua gure bilduman ez badugu, Liburutegien arteko mailegu zerbitzua erabilita edo erosiz ekartzea. Asebetetze-inkestan egindako galderan 10 puntutik 8 lortzea. |
Erabiltzaileei egiten zaien inkestan mailegu zerbitzuari buruzko galderan lortutako asetasuna maila. |
Herritarrengandik jasotako desiderata edo erosketa eskaerak kontuan hartzea eta proposamenen %80 onartzea. Erosketa proposamena onartzen ez bada edo ezin bada lortu, erantzun arrazoitua ematea astebeteko epean. |
Erosketa proposamenen edo desideraten erregistro taula. |
Herritarrengandik jasotako desiderata edo erosketa eskaerak 7 eguneko epean tramitatzea eta arazoak gehienez 15 eguneko epean informatzea. |
Erosketa proposamenen edo desideraten erregistro taula. |
Liburutegien arteko mailegu eskaeretako epea 15 egun baino gutxiago izatea. |
Liburutegien arteko maileguaren erregistro taula. |
EHUk finkatutako egutegian oinarrituta, azterketa sasoian ordutegi zabalagoa eskaintzea. |
EHUren azterketa egutegiaren eta Liburutegiak ordutegi zabalagoa eskaintzen duen egutegiaren arteko aldea. |
Instalazioa, ekipoak |
|
Zerbitzuak emateko gela egokiak eskaintzea, garbitasunaren eta erosotasunaren aldetik. Asebetetze-inkestan egindako galderan 10 puntutik 8 lortzea. |
Erabiltzaileei egiten zaien inkestan instalazioari buruzko galderaren asetasun maila. |
Bilduma ondo seinaleztatuta eta ordenatuta eskaintzea. Asebetetze-inkestan egindako galderan 10 puntutik 8 lortzea. |
Erabiltzaileei egiten zaien inkestan bildumaren aurkezpenari buruzko galderaren asetasun maila. |
Internet eta WIFI zerbitzuen kalitatea bermatzea (konexioaren abiadura, 11 ordenagailuen funtzionamendu ona, inprimatzeko aukerak). Asebetetze-inkestan egindako galderetan 10 puntutik 7 lortzea. |
Erabiltzaileei egiten zaien inkestan ordenagailuei, inprimaketa zerbitzuari eta WIFIari buruzko galderen asetasun maila. |
Jarduerak |
|
Antolatzen diren jarduerak kalitatezkoak eta erabiltzaileen interesekoak izatea. Asebetetze-inkestan egindako galderan 10 puntutik 8 lortzea. |
Erabiltzaileei egiten zaien inkestan jarduerei buruzko galderaren asetasun maila |
Konpromisoen betetze-maila
Gure konpromisoen betetze-mailaren jarraipena egingo dugu, eta horretarako, hainbat adierazle ezarri. Datuak urtean behin jaso eta aztertu egingo ditugu, eta behar diren ondorioak aterako ditugu. Jarraipen horri dagokion informazioa web gunean argitaratuko da aldizka.
Aitortutako konpromisoen ez betetzeak konpentsatzeko har daitezkeen neurriak zehaztu
Hartutako konpromiso horietakoren bat bete ezean, arrazoiak aztertu eta hobetzeko ekintzak martxan jarriko dira, beti ere gure eskuetan badaude konpentsatzeko neurriak.
Zerbitzuarenak ez diren arrazoi ez ohikoak suertatzen badira eta, zerbitzuen agiriko konpromisoak ez badira behar bezala betetzen, zerbitzua ematen duen unitateak ahalik eta arinen hartuko ditu beharrezko neurriak, erabiltzaileek eraginik jaso ez dezaten.