Eibarko Udala

Erabiltzaileen eskubideak

  • Liburutegiaren instalazio eta zerbitzu publikoetara askatasunez eta doan sartzea.
  • Berdintasunez, zuzenean eta modu pertsonalizatuan artatuak izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan.
  • Egoki deritzen edozein iradokizun, kexa, erreklamazio edo eskaera aurkeztu ahal izatea horretarako dauden bideak erabilita. 
  • Baliabide informatiboak topatzea eta eskatzea, inola ere zentsura ideologiko, politiko edo erlijiosoa pairatu gabe.
  • Liburutegiko funtsari buruzko argibideak eta zerbitzuen funtzionamenduaren gaineko informazioa eskatzea.
  • Liburutegiak emandako materialei eta zerbitzuei dagokienez, datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta pribatutasuna bermatuta edukitzea.
  • Liburutegiko materialen artean, norberaren hizkuntza, kultura eta literatura islatuta aurkitzea, eta tartean, gutxiengoak ere kontuan hartzea.
  • Irakurle-txartela Euskadiko Irakurketa Publikoko sareko biblioteka guztietan erabiltzea, dokumentu horrek eskura jartzen dituen zerbitzuetara iristeko.