Haur Hezkuntza - Lehen Hezkuntza
Programaren helburuak:
- Liburutegiaren kontzeptua ulertzea.
- Udal liburutegiaren arauak eta portaera irizpideak ezagutzea.
- Liburutegiaren espazioa ezagutzea.
- Eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutu eta erabiltzen ikastea.
- Liburu eta beste materialen sailkapena ulertu eta liburutegiaren señalizazioari jarraituz liburutegian orientatzen jakitea.
- Katalogoa erabiltzen ikastea.
- Informazio iturri desberdinak ezagutzea.
- Nahi den informazioa bilatzen trebatzea (ALFIN).
Hartzaileak:
Erabiltzaileen formakuntza programa hau Eibarko ikastetxeetako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago.
Saioak:
Programa hau saio desberdinetan egituratzen da, ikasleen hezkuntza mailaren arabera.Saio bakoitzaren edukia ikasleen adinera egokitzen da. Edukiak mailaz maila osatzen joaten dira, ikasleek liburutegiaren ezagutzan eta informazioaren bilaketan eta aukeraketan aurreratzen joateko.
Izen-ematea:
Irakasleek eskaera egingo diote liburutegiari posta elektronikoz (liburutegia@eibar.eus), inprimaki hau beteta. Liburutegiko pertsonalak, eskaerak aztertu ondoren, saioak adostuko ditu irakasleekin.
Gaur egun eskaintzen diren saioak:
Haur hezkuntza
- LIBURUTEGIAN KONTU-KONTARI. Haur hezkuntzako 2. eta 3. mailetako ikasleei zuzenduta dago
Lehen hezkuntza
- IRAKURTZEN BADAKIT. Lehen hezkuntzako 1. zikloko ikasleei zuzendutako jarduera da.
- EGUN BAT LIBURUZAIN. Lehen hezkuntzako 2. zikloko ikasleei zuzendutako jarduera da.
- LIBURU ARTEAN. Lehen hezkuntzako 3. zikloko ikasleei zuzendutako formakuntza saioa da.
Erabilitako metodologia:
Jarduera hauetan kooperazioa, jolasa eta parte hartzea bultzatzen duen metodologia erabiltzen da.
Formakuntza saioak adinaren araberako blokeetan antolatuta daude, ikasleek ezagutza bereganatzen joateko euren hezkuntza mailaren arabera. Gure helburua da saioetan hartutako ezagutza metagarria izatea.