Eibarko Udala

DBH eta Batxilergoa

Eibarko Juan San Martin liburutegiak liburutegiaren erabileran eta informazioaren bilaketan hezteko sortutako alfabetizazio programa bat da. Eibarko bigarren hezkuntzako ikastetxeekin elkarlana bilatzen da, ikasleak informazioaren erabilpenean hezi nahian.

INFORMAZIOA HELBURU

Saioaren helburuak:

  • Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutu eta erabiltzen ikastea.
  • Liburu eta beste materialen sailkapena ulertu eta liburutegiaren señalizazioari jarraituz liburutegian orientatzen jakitea.
  • Katalogoa erabiltzen ikastea.
  • Informazio iturri desberdinak ezagutzea.
  • Nahi den informazioa bilatzen trebatzea (ALFIN).
  • eLiburutegiaren funtzionamendu orokorra ezagutu.

Hartzaileak:

Erabiltzaileen formakuntza programa hau Eibarko ikastetxeetako D.B.H eta Batxillergo ikasleei zuzenduta dago.

Izen-ematea:

Eskaera orria bete eta posta elektronikoz helbidera bidali behar da. Liburutegiko pertsonalak eskaerak aztertu ondoren saioa adostuko du irakaslearekin.