Kolektiboak - Elkarteak

Eibarko Juan San Martin liburutegiak erabiltzaileentzako formakuntza tailerrak eskaintzen dizkie nahi duten talde eta elkarteei. Tailerraren edukia taldearen interesetara egokitzen dugu.

LIBURUTEGIA EZAGUTZEN

Hartzaileak:

Nahi duten talde edo elkarteak

Helburuak:

  • Taldea liburutegira gerturatzea
  • Gure liburutegian dauden zerbitzu eta baliabideak zabaltzea eta kolektiboaren eskura jartzea.
  • Katalogoa erabiltzen ikastea.
  • Informazio iturri desberdinak ezagutzea.
  • eLiburutegiaren funtzionamendu orokorra ezagutzea.

Izen-ematea:

Eskaera orria bete eta posta elektronikoz helbidera bidali behar da. Liburutegiko pertsonalak eskaerak aztertu ondoren saioa adostuko du taldearekin.