Uztaileko eta abuztuko udalekuetan parte hartzeko aurrematrikula zabalik, apirilaren 27tik maiatzaren 5era

2020/04/25

Datorren apirilaren 27tik maiatzaren 5era bitartean uztaileko "Oporrak afariketan" eta "Udan jolasean" eta abuztuko "Firin-Faran" eta "Umiak Firin-Faran" udaleku irekietan parte hartzeko aurrematrikula epea zabalduko da. 5-11 urte bitarteko haurrek uda ahaztezin bat igarotzeko aukera paregabea izango dute. Udalekuak Eibarko Udalak antolatzen ditu.

Aurtengo kanpainaren antolaketa eta garapena osasun-arloko agintariek ematen dituzten jarraibideek eta hartzen dituzten neurriek baldintzatuko dute eta, halaber, erabakigarria izango da horretarako baldintza material egokiak izatea ere.

Momentuz, aurrematrikula egingo dugu bakarrik. EZ EGIN ORDAINKETARIK MESEDEZ, abisatuko dugu ordainketak noiz egin. Euskarriak eransten ditugu, baina bertan dauden datak aldatu ahal izango dira COVID-19 gaixotasunari aurre egiteko hartzen ari diren erabakien ondorioz. Beraz, adi egon, www.eibar.eus/kultura webgunean informazioa argitaratzen joango baikara, eta sare sozialen bidez ere partekatuko dugulako.

"Udan jolasean", "Oporrak afariketan", "Firin-Faran" eta "Umiak Firin-Faran" udaleku irekietan parte hartzeko ezinbestekoa izango da datorren apirilaren 27tik maiatzaren 5era bitartean aurrematrikula egitea. "Udan jolasean" eta "Umiak Firin-Faran" programak 5 urteko haurrei zuzenduta daude (bata uztailean izango da eta bestea abuztuan); hau da, 2014 urtean jaiotako haurrentzat. "Oporrak afariketan" eta "Firin-Faran" (lehena uztailean, eta bigarrena abuztuan) programak aldiz, lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrentzat zuzenduta daude.

Udan jolasean (Uztaileko udaleku irekia)

Bakarrik 2014an jaiotako haurrentzat.

3 aukera egongo dira:

  1. Ekainaren 29tik uztailaren 17ra (3 asteko udaleku irekia). Haurrak ez dira Eibartik irtetzen. 10:00etatik 13:00ak arte.
  2. Ekainaren 29tik uztailaren 10era (2 asteko udaleku irekia). Haurrak ez dira Eibartik irtetzen. 10:00etatik 13:00ak arte.
  3. Uztailaren 7tik 17ra (2 asteko udaleku irekia). Haurrak ez dira Eibartik irtetzen. 10:00etatik 13:00ak arte.

Aurrematrikula: apirilaren 27tik maiatzaren 5era. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.

Aurrematrikula On line: www.astixa.eus

  • Prezioa:
  1. Hiru asteko udaleku irekia 60€ umeko. Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.
  2. Bi asteko udaleku irekia 40€ umeko. Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

"Udan jolasean" euskarrian azaltzen den informazioari buruz, momentuz bakarrik aurrematrikularen data ziurtatuta daukagu. Hurrengo datak aurrerago argitaratuko ditugu. Momentuz, ez egin ordainketarik.

Udan jolasean foiletoa.

Umiak Firin-Faran (Abuztuko udaleku irekia)

Bakarrik 2014an jaiotako haurrentzat.

Aukera bakarra:

  1. Uztailaren 27tik abuztuaren 7ra (uztailak 31 jai eguna). Haurrak ez dira Eibartik irtetzen. 10:00etatik 13:00ak arte.

Aurrematrikula: apirilaren 27tik maiatzaren 5era. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.

Aurrematrikula On line: www.astixa.eus

  • Prezioa:
  1. Bi asteko udaleku irekia 40€ umeko. Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Umeak Firin-Faran euskarrian azaltzen den informazioari buruz, momentuz, bakarrik aurrematrikularen data ziurtatuta dugu. Hurrengo datak aurrerago argitaratuko ditugu. Momentuz, ez egin ordainketarik.

Umeak Firin-Faran foiletoa.

Oporrak afariketan (Uztaileko udaleku irekia)

Lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitartean dauden ikasleentzat

3 aukera egongo dira:

  1. Ekainaren 29tik uztailaren 17ra (3 asteko udaleku irekia).
  2. Ekainaren 29tik uztailaren 10era (2 asteko udaleku irekia). 
  3. Uztailaren 7tik 17ra (2 asteko udaleku irekia). 

Aurrematrikula: apirilaren 27tik maiatzaren 5era. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.

Aurrematrikula On line: www.astixa.eus

Prezioa:

  1. Hiru asteko udaleku irekia 90€ umeko. Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.
  2. Bi asteko udaleku irekia 60€ umeko. Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Oporrak afariketan foiletoan azaltzen den informazioari buruz: momentuz bakarrik aurrematrikularen data ziurtatuta dugu. Hurrengo datak aurrerago argitaratuko ditugu. Momentuz ez egin ordainketarik.

Oporrak afariketan foiletoa.

Firin-Faran (Abuztuko udaleku irekia)

Lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitartean dauden ikasleentzat

Aukera bakarra:

  1. Uztailaren 27tik abuztuaren 7ra (uztailak 31 jai eguna).

Aurrematrikula: apirilaren 27tik maiatzaren 5era. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.

Aurrematrikula On line: www.astixa.eus

  • Prezioa:

Bi asteko udaleku irekia 40€ umeko. Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Firin-Faran euskarrian azaltzen den informazioari buruz, momentuz, bakarrik aurrematrikularen data ziurtatuta dugu. Hurrengo datak aurrerago argitaratuko ditugu. Momentuz, ez egin ordainketarik.

Firin-Faran foiletoa.