Umeentzako irakurketa klubetan izena emateko epea zabalik

Umeentzako irakurketa klubetan izena emateko epea zabalik

Saio baten irudia

2019/09/02

Klub hauen asmoa gurasoek eta haurrek irakurketa konpartitzeko une bat izatea da. Hilean saio bat eskainiko da aditu baten eskutik.

Helburuak

  • Irakurketa sustatu, batez ere euskarazko liburuen irakurketa
  • Liburutegia ezagutarazi
  • Kalitatezko liburuak ezagutu
  • Guraso eta haurraren arteko irakurketa giroa sortu, gero etxeetan ere hori berori egin dezaten
  • Gurasoak ozenki irakurtzen trebatu
  • Haurrek giro lasai batez gozatu
  • Irakurketa prozesuan parte-hartze lasaia lortu

Izen-ematea: Liburutegian edo emailez (inprimakia), irailaren 2tik 20ra. 12 ume baino gehiagok izena ematen badute talde bakoitzean, zozketa egingo da. Asistentzia derrigorrezkoa da. Hutsegiteak ahalik eta arinen adierazi beharko dira Liburutegiari. Aurreztik abisatzen ez diren hutsegiteak, ez justifikatuak kontsideratuko dira. Hutsegite bi izateak, irakurketa klubaren kanpo egoteak ekarriko du.

Non eta noiz: Umeen Liburutegian, hilero, astelehenetan.

Dinamizatzailea: Saroa Bikandi

Jardueraren prezioa: Dohainik.

Hizkuntza: Euskara.

  • AZALERAKO IPUINAK

Helburua: Entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena eta dastamena literaturara ate ireki bat izan dadila.

Abesti, ipuin laburrak, hitz jokoak, poemak… berreskuratuko dira eta azalerako ipuinetan erabiliko dira, liburuak eskaintzen dituzten baliabideak ezagutuz.

Norentzat: Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko gelako umeak, amak, aitak edo tutoreak lagunduta. Bi talde egingo dira.

Ordutegia: Astelehenetan, 17:00 - 17:45

  • LIBURUEN POLTSA

Helburua: Irakurzaletasuna eta liburuekiko atxikimendua sortu, jokoen eta dinamiken bitartez, umeen nahiak, interesak eta fantasia pertsonalak abiaburutzat hartuta.

Norentzat: Lau talde egingo dira:

1. Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko gelako umeak.

2. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak.

Ordutegia:

Lehenengo taldea: 18:00 - 19:00

Bigarren taldea: 19:00 - 20:00

etiketak: Irakurketa Kluba