Eibarko Udala

Robotika Gabonetako oporretan (2025-03)

2025/12/02
Robotika 2025-03

Eibarko Udalak robotikaren inguruko tailer teknologikoa antolatu du zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko. Gabonetako oporretan izango da. Aurre-matrikula egiteko epea 2025eko abenduaren 5etik 12ra izango da. Tailerrak Lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat eta DBHko 1. eta 2. mailakoentzat izango dira.

PROGRAMAZIOA Makecode Arcade

  • LH 3 eta 4. Abenduak 26, 27, 29 eta 30. Bi talde:
  1. 10:30-12:00
  2. 12:00-13:30

JAZINTO OLABEKO LUDOTEKAN

PROGRAMAZIOA Makecode Arcade

  • LH 5., 6. eta DBH 1 eta 2. Abenduak 26, 27, 29 eta 30. Bi talde:
  1. 10:30-12:00
  2. 12:00-13:30

INDIANOKUA GAZTELEKUAN

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutakoak 20 .
  • Eibarren erroldatuta ez daudenak 40 

Ikastaroaren ordainketa: Ikasleei matrikularen zenbatekoa ordainketa bakar batean kobratuko zaie, ordainagiria helbideratuta.

Ikasle kopurua: txanda bakoitzean, gutxienez 5 haur, gehienez 15.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da abenduaren 5etik 12ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki esteka honetan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/robotika2025-03

Aurrematrikula egiteko epea amaitutakoan behin-behineko zerrendak lortuko dira eta taldeen kudeaketa egingo da.

Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus), 2025eko abenduaren 16an.

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: 2025eko abenduaren 17an, 10:00etan. Zozketa era honetan egingo da:

  1. Zozketa egin aurretik tailer eta txanda bakoitzean izena eman duten pertsona guztiekin zerrendak egingo dira alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
  2. Zaku batean eskatzaile adina zenbaki sartuko dira, eta taldeko gehieneko plaza adina bola aterako dira.

Onartzen diren pertsonen izenekin zerrendak egingo dira. Zerrenda horiek PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dira 2025eko abenduaren 17an, 12:00etatik aurrera. Zerrenda horiek argitara ematen diren unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik. 

Aurreinskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da. Ondoren adierazten den dokumentazioa tailerra egiten den lehen egunean aurkeztu behar da:

  • Robotika tailerretan izena emateko inprimakia, behar bezala beteta, eta tailerrera joango den adingabearen aitak, amak edo tutoreak sinatuta.

  • Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.

Behin betiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula-orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko

Oinarriak eta informazio gehigarria kontsultatzeko, SAKATU HEMEN.

Informazio gehiago: 943 708 435 telefonoan.