Suakai ikuskizunean ordutegi aldaketa

2020/12/22

Abenduaren 28an Suakai ikuskizunaren ordutegia arratsaldeko 7etan izango da.

Eibarko Udalak abenduaren 28rako Suakai taldearen "Música, luces y acción!" ikuskizuna programatuta du. Sarreren salmenta arratsaldeko 5etako ordutegiarekin hasi zen. Ordutegi hau atzeratu beharra dugu arratsaldeko 7etara, taldea egun berean bidaia egingo baitu eta ikuskizunaren prestaketa guztia ordu zaharrerako ez egotean beldur dira. Honengaitik ikuskizuna arratsaldeko 7etan izango da.

Ikuskizun honetarako familiaren batek arratsaldeko 5etarako sarrerak Coliseoko lehiatilan erosiak baldin baditu eta ordutegi berrira (7etakoa) ezin bada etorri, beti ere ikuskizuna hasi aurretik, Coliseoko takilan sarrerak itzultzeko aukera izango du. Online erositako familiei telefono deiez abisatu zaie.