Eibarko Udala
Sanjuanak 2025

Sanjuanak 2025: Eibar motorrak berotzen ari da kulturaz, musikaz eta tradizioz betetako jaietarako

2025/05/27
Ezkerretik eskumara: Andoni Zabala, kultura zinegotzia; Jon Iraola, Eibarko alkatea; eta Asier López de Viñaspre, kultura teknikaria.
Ezkerretik eskumara: Andoni Zabala, kultura zinegotzia; Jon Iraola, Eibarko alkatea; eta Asier López de Viñaspre, kultura teknikaria.

Jende guztiarentzako jarduerak izango dira, bi aste baino gehiagotan: kontzertuak eta danborradak, kirol-txapelketak eta kalejira. Jon Iraola alkateak nabarmendu du Udalak apustu egiten duela “jai-egitarau zabal, inklusibo eta bereizgarri baten alde”.

Eibar prestatzen ari da 2025eko San Juan jaietarako. Ekainaren 5ean hasiko dira ospakizunak, eta bi aste baino gehiagoz, programa bat eskainiko zaie herritarrei tradizioa, modernitatea eta izaera parte-hartzailea konbinatzen dituena. Coliseotik hasita Untzaga plazaraino, Ipuruatik edo Errebaletik pasatuz, herria kulturaz, musikaz, dantzaz, kirolaz, antzerkiaz, gastronomiaz, folklorez eta bizilagunen arteko topaketez blai egongo da.

Jon Iraola Eibarko alkateak hauxe azpimarratu du: “San Juanak ez dira egutegiko hitzordu arrunta:  garenaren adierazpen kolektibo bat dira. Hiri bizi bat gara, konprometitua, badakiena disfrutatzen, elkarrekin bizitzen, eta errespetuz ospatzen. Lanean jardun dugu programazioa gure balioen isla izan dadin: inklusiboa, zabala eta zigilu propioarekin”.

Egitaraua Coliseo antzokian hasiko da antzezlanekin, eta Nele Dantza eta KOA Dantza taldeen ikuskizunekin. Ekainaren 6an, Astelena frontoiak boxeo-emanaldi bat hartuko du, Ttatt SL Gimnasioak antolatua, eta Ipuruako Kiroldegiak Igeriketako San Juan XXXVI. saria antolatu du.

Ekainaren 7an, minbiziaren aurkako martxa Untzaga plazatik irtengo da; gauean Maite Lorenzok zuzendutako poesia-emanaldia egingo da Ibarkurutzean eta Los40 Session saioa Oskar Martinezekin.  Ekainaren 8an, piano-kontzertua egongo da Coliseo antzokian Isabel Laspiurren ikasleekin, eta Casino Artista Eibarrés elkarteak billarreko San Juan IV.Txapelketaren semifinalak eta finala antolatu ditu.

Ekainaren 11n, Coliseoan ESTIDANTZA ikuskizuna egongo da. Ekainaren 13an, Untzagan Dantzari Eguna egingo da, Eibarko Klub Deportiboko Kezka Dantza Taldeak antolatuta, eta Coliseo antzokian berriz ere KOA Dantza taldearen emanaldia.

Ekainaren 14an, Unbeko futbol-zelaian “Eibarko IPQ futbol 7 IV. txapelketa” jokatuko da, eta Ipuruako bolatokian Eibarko Hiria XXXVII. Bolo Txapelketa. Untzaga plazan antzerkia egongo da Zirko Txoskoren “Tavole” kale-antzerkiarekin, eta Errebal plazan Break Dance eta New Style dantza-modalitateen X. Txapelketa. Ondoren, musika elektronikoa eta DJak izango dira Untzagan.

Ekainaren 15ean, Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatutako txirrindularitzaren LXXXVIII. San Juan Sari Nagusia, jubenil mailan, Toribio Etxeberrian hasi eta Urkizun amaituko dena.  Untzaga plazan, halaber, kontzertu bat egongo da ORFEOI DONOSTIARRAREKIN, USARTZA Txistulari Bandarekin, eta metal-tresnekin.

Ekainaren 18an eta 19an, Coliseo antzokiak Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako kontzertuak aurkeztuko ditu, eta Untzagan Ipuruako Gimnasia Erritmikoko Klubaren erakustaldi bat egingo da. Gainera, puzgarrien parkea egongo da haurrentzat eta beste jarduera batzuk, hala nola Flybblek drone soccer.

Ekainaren 20an, Ipuruako Kiroldegian squasheko Eibarko Hiria XXI. Sariaren azken fasea jokatuko da; jarraian Coliseo antzokian Ballet eibarrés taldearen emanaldia izango da, eta gauean KOKEIN ETA SÜNE taldeen kontzertua Untzaga plazan. Gauean prebentzioari buruzko informazio-karpa bat jarriko da eta Testing Ai laket programa.

Ekainaren 21ean, Eibar Hiriko XXI. Squash sariaren oinarrizko koadroa Ipurua Kiroldegian jokatuko da, eta Errebal plazan, berriz, Odisea Elkarteak jokoen simulazio tailerra eskainiko du. Coliseo Antzokiak Untzagako Jubilatuen Zentro Sozialeko abesbatzaren emanaldia aurkeztuko du, eta egunari amaiera emateko Untzaga plazan Seguridad Social taldearen kontzertua izango da. Valentziako taldearen kontzertua amaitu ondoren, Santiago Eibarko DJ gazteak emanaldi bat emango du Untzagan.  Ekainaren 22an, blues kontzertu bat egongo da Sherley Davies abeslari britaniarraren eskutik.

Txosnagunerako, “Jaixak Herrixak Herrixandako” kolektiborekin lankidetzan, Eibarko Udalak Sukena, Pertala, Skabidean, The Lio eta Jon Koldo Gudariak taldeen kontzertua izango da.

Ekainaren 23an, jaien egun handian, Arraten plater-tiroketaren Eibarko Sari Nagusia jokatuko da. Usartza Txistulari Bandak San Juan zortzikoa joko du Untzagan, eta kuadrillak batu ondoren, kalejiran joango dira Urkizuraino Ustekabe fanfarrearekin.  Estaziño kalen harrera egingo zaie Lizarrako dultzaineroei, eta udaletxetik jaien pregoia egin eta txupinazoa jaurtiko da. Arratsaldean kuadrillen jolasak, klariona-tailerrak, haurrentzako puzgarrien parkea, kaleko antzerkia Trapu zaharra taldearekin, bezperako meza eta Salbea Karmengo elizan, kalejira Irulitxa fanfarrearekin, haurrentzako txokolatada, Danborradaren irteera, Nele Dantzaren emanaldia, San Juan sua, keimada Galiziako Casa As Burgasek antolatua, San Juan ereserkia eta Danborrada Alardea, eta berbena bat Lisker taldearekin.

Ekainaren 24an, Lizarrako dultzaineroak kalez kale ibiliko dira, eta Azitaingo ermitan meza egin eta San Juan sorba bedeinkatuko da. Untzaga plazan “Joko erraldoiak” egongo dira, haur-parkea Kulturmagic-ekin, eta Karmengo elizan Meza Nagusia egingo da, San Andres Parrokiako Koruarekin. Familiarentzako antzerkia egongo da Adrián Conderekin, Eibarko Cielito Musika Bandaren kontzertua, makro-ginkana koadrilentzat Itzamnaren eskutik, DJ Xaibor Zuloagatarren parkean, haurren danborrada, kalejira Latuna bando fanfarrearekin, haurrentzako txokolatada, haurrentzako pregoia eta alardea, erromeria Jainaga eta Narbaizarekin, Soka-Dantza Kezka Dantza Taldearekin eta Usartza Txistulari Bandarekin, su artifizialak Pirotecnia Global Foc SLrekin, eta berbena bat Jamaica Show orkestrarekin.

Ekainaren 25ean, Lizarrako dultzaineroek kalejira eta diana eskainiko dute, eta Untzagak XXX. San Juan Marmitako Lehiaketa hartuko du.  Haur-jolasak egongo dira Astixa Animazio zerbitzuarekin eta Jokairekin, puzgarrien haur-parkea, Iruñeko Buztintxuriko konpartsako Erraldoi, eta Buruhandien eta Lizarrako Dultzaineroen kalejira, kale-antzerkia Markeliñerekin, eta kitto! elkarteak antolatutako Euskal Jaialdia, haurrentzako txokolatada, "Once upon a time" Cielito Bandarekin, eta su artifizialak Vulcano pirotekniaren eskutik.

San Juan jaietako kartelen lehiaketa

“Sanjuanak Eibarren" kartel-lehiaketako epaimahaiak bere erabakiaren berri eman zuen, hiru kategoriatan banatutako 57 parte-hartzailek aurkeztutako lanak ebaluatu ondoren: 28 kartel helduen kategorian, 9 kartel, 11 eta 14 urte bitartekoen artean, eta 20, 10 urte artekoen artean.

Helduen kategorian, lehen saria Rubén Lucas Garcíari eman zitzaion, "Kontzeptua" izeneko lanarekin, eta horixe izango da 2025eko San Juan jaien irudi ofiziala.

Kartel irabazlea. Rubén Lucas García.

11-14 urte bitartekoen kategorian, irabazlea Ane Plaza Ubera izan zen, “Gau pasan ondo pasa” leloa duen kartelarekin.

Ane Plaza Ubera. 11-14 urte bitartekoen kategoria.

10 urtetik beherakoen kategorian, Lehen saria Mara Ruiz Barrosorentzat izan zen, “Dultzainak jotzen” lanarekin.

Mara Ruiz Barroso. 10 urtera arteko kategoria.

Pegatina lehiaketa

Pegatinen lehiaketari dagokionez, lehen saria Miren Arroitajauregi Ibañez de Aldecoarentzat izan da, “Pixka bat aski o da”.

Lehiaketa honetan 21 pertsonak hartu dute parte guztira.