Zapatuetako tailerrak 2025-02

Urriaren 6an zabalduko da aurrematrikula-epea 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako zapatuetako tailerretan izena emateko. Aurrematrikula online egin behar da. Aurtengo udazkenean izango ditugun tailerrak hauexek izango dira: birziklapen tailerra, maché paper tailerra, txotxongilo tailerra, akrobatziak eta esperimentu tailerra.
Zapatuetako tailerren udazkeneko txanda hastear dago. 5 urtetik 11 urte bitarteko haurrentzako tailerrak dira. Hainbat arlotako tailerrak eskaintzen dira, adinaren arabera sailkatuta. Egutegia eta ordutegia ikastaroaren araberakoa izango da. Hauexek dira eskaintzen diren tailerrak:
Haur Hezkuntzako 3. mailakoentzat (2020an jaiotakoentzat)
BIRZIKLAPEN TAILERRA (JOSTAILUAK SORTU) Tailer hau Portalean egingo da 3. solairuan
Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.
Hiru ordutegi daude:
(Azaroak 1, 8 eta 15) 11:00etatik 12:30era ; 16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era
Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat
Aurrematrikula urriaren 6tik 22 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2025-02-en egin beharko da.
Enpresa: ASTIXA
Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat
MACHE PAPER TAILERRA. Tailer hau PORTALEAn egingo da
Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.
Hiru ordutegi daude:
(Azaroak 1, 8 eta 15) 11:00etatik 12:30era ; 16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era
Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat
Aurrematrikula urriaren 6tik 22 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2025-02-en egin beharko da.
Enpresa: ASTIXA
Lehen Hezkuntzako 2. mailakoentzat
TXOTXONGILO tailerra. Tailer hau PORTALEAn egingo da
Bi ordutegi daude:
(Azaroak 1, 8 eta 15) 16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era
Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat
Aurrematrikula urriaren 6tik 22 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2025-02-en egin beharko da.
Enpresa: ASTIXA
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat
AKROBATZIAK. Tailer hau ERREBALEKO 1. solairuan egingo da
Bi ordutegi daude:
(Azaroak 1, 8 eta 15) 17:00etatik 18:15era; 18:15etik 19:30etara
Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat
Aurrematrikula urriaren 6tik 22 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2025-02-en egin beharko da.
Enpresa: KALETIK
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat
ESPERIMENTU TAILERRA. Tailer hau JAZINTO OLABEKO ludotekan egingo da
Bi ordutegi daude:
(Azaroak 1, 8 eta 15) 16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era
Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat
Aurrematrikula urriaren 6tik 22 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2025-02-en egin beharko da.
Enpresa: ASTIXA
Aurrematrikula egiteko epea amaitutakoan, behin-behineko zerrendak eskuratuko dira eta taldeen kudeaketa egingo da. Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 23an.
Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta -ordua: urriaren 23an 10:00etan. Zozketaren emaitza urriaren 24an eguerdiko 12:00etan argitaratuko da.
Zozketaren arauak eta oinarriak kontsultatzeko klikatu hemen
Matrikularen zenbatekoa ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta. 10 € Eibarren erroldatuta daudenak eta 20 € Eibartik kanpokoak.