Eibarko Udala
jaiak

Sanandresetako jai-egitaraua asteburu honetako zita gastronomikoekin hasi, eta hilaren 30ean amaituko da, urteroko azokarekin eta kontzertuekin

2024/11/14
Argazkian (ezkerretik eskumara): Patxi Lejardi, Jaietako zinegotzia; Jon Iraola, Eibarko alkatea; eta José Luis González, kultur teknikaria.
Argazkian (ezkerretik eskumara): Patxi Lejardi, Jaietako zinegotzia; Jon Iraola, Eibarko alkatea; eta José Luis González, kultur teknikaria.

Gaur arte 42 ekoizle eta abeltzain inguruk eman dute izena nekazaritza-azokan.

Laster hasiko da San Andres jaietako programazioa: aurten, azaroaren 16an hasiko dira ekitaldiak,  Eskolarteko Bakailao Lehiaketarekin. 20. edizio honetan errekorra hautsi da, 49 bikotek izena eman baitute, baina 40 izango dira zozketaren ondoren hautatutakoak. Ekitaldia, Eibarko Udalak antolatua Bacalaos Alkorta, Aceites Urzante eta Inoxibarren babesarekin, Errebal Plazan egingo da, 10:30ean.

Jon Iraola Eibarko alkateak Bakailao Lehiaketa, San Andres Azoka eta antzerako jarduera tradizionalen funtsezko eginkizuna azpimarratu du: “Pozgarria da ikustea nola mantentzen diren hain errotze handiko ekimenak, hala nola aizkolarien txapelketa edo bakailao-lehiaketak; horrek erakusten du Eibarren badakigula gure sustraiak gordetzen.” Eskerrak eman dizkie, era berean, herriko elkarte eta entitateei, horrelako egitarau zabala diseinatzeagatik: "Erakargarria da eibartarrontzat ez ezik, baita inguruko bisitarientzat ere".

Azaroaren 16, halaber, Bacalaos Alkorta VI. Pintxo Lehiaketa izango da; horren barruan “show cooking” bat egingo dute Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako, Nafarroako eta Pirinio Atlantikoetako departamentuko irabazleek. Pintxo-lehiaketa ere Errebalen egingo da, 12:00etatik 14:00etara.

Azaroaren 22an, XXVIII Bertso Jaialdia egongo da Coliseo antzokian. Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariek hartuko dute parte, besteak beste. Sarrerak 8 eurotan egongo dira salgai Coliseoan, 17:30etik aurrera, eta jaialdia 20:00etan hasiko da. Ekitaldia hasi aurretik, San Andres Bertso Paper Lehiaketaren sariak banatuko dira.

Azaroaren 23an, Txistorraren Eguna egingo da Untzaga plazan, eta txistorra kilometro bat prestatu eta salduko da. Egun osoan zehar musika, kirolak eta beste ekitaldi batzuk egongo dira.  Ustekabe txarangak 19:00etatik 21:00etara joko du.

Azaroaren 24an, 11:00etan, 42 bikotek hartuko dute parte Untzagan egingo den eta Eibarko Udalak antolatzen duen San Andres Saria Bakailao Txapelketaren XXX. edizioan.

Azaroaren 29an, musikaz beteko da gaua. Sexubizi programak ere toki bat jarriko du Untzaga plazan, 00:00etatik 03:00etara, harreman sanoak sustatzeko; aholkularitza eta laguntza emango dute genero-erasoen prebentzioaz . 23:00etatik 02:00etara Muxutruk erromeria taldeak joko du.

Azaroaren 30ean, San Andres egunean, azokaren XLV. edizioa egingo da Untzagan eta Txaltxazelai inguruan, eta egunean zehar beste jarduera batzuk ere egingo dira. 11:30ean Usartza Txistulari Bandaren kalejira izango da , 12:30ean  Aizkolarien XX.

Txapelketa Errebalen, bertsolari eta trikitilarien emanaldia, eta Kezka Dantza Taldearen ikuskizuna.

Untzagako karpan egingo diren musika-emanaldiekin amaituko dira jaiak. Parte hartuko duten taldeak hauexek dira: Zatekeen Erromeria (21:30), Ganibet (23:30) eta Gorku eta Beato DJ eibartarrak (00:40-3:00). Lehenengo bi emanaldiak Jaixak Herrixak Herrixandako elkarteak antolatu ditu.

Alkateak herritar guztiei egiten die dei jardueretan parte hartzeko.

"Sanandresak Eibarren" kartel-lehiaketaren irabazlea

Lehen saria Alfredo León Mañúri eman zaio, "Sabor rural" lanagatik. 11 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoen kategorian, Lennon Franko Martínez izan da irabazlea, "San Blasitoak azokan" kartelarekin. 10 urte artekoen kategorian, irabazlea Illari Aranzabal Castro izan da “Jai alai” lanarekin.

Parte-hartzeari dagokionez, helduen lehiaketan 62 pertsonak hartu dute parte; 11 eta 14 urte bitartekoen mailan, 22 pertsonak; eta 10 urte bitartekoan, 24 neska-mutikok.

2024ko Sanandresetako kartel irabazlea.