Robotika ikastaroa

2015/11/27

Eibarko Udalak "Robotika" lantzeko tailer bat antolatu du gabonetako oporretan burutzeko. Derrigorrezko bigarren hezkuntza eta Batxillergoa ikasten ari diren nerabe eta gazteentzat zuzendua.

Eibarko Udalak, Robotikako Lego Mindstorms EV3 plataformarekin burutzeko tailerra antolatu du. Izena emateko epea abenduaren 1etik 14ra izango da (biak barne). Tailerrak 3 eguneko iraupena  du eta gabonetako oporretan izango da, abenduaren 28tik 30era hain zuzen ere. Tailerra goizeko 9etatik eguerdiko ordu batetara izango da eta Juan San Martin Liburutegiko haurren atalean burutuko da.

Prezioa:

Eibarren erroldatuentzat: 45€

Eibartik kanpokoentzat: 65€

Ikusi hemen zer nolako gauzak egin ditugun aurreko ikastaroetan

Izen ematea PEGORAn egin behar da.

Robotika ikastaroan izena emateko matrikula orria hemen duzu.

Oinarriak eta informazio guztia jasotzeko klikatu hemen