Pradoko Museoko bildumaren berrogeita hamar obraren argazkiak jarri dira kalean

Pradoko Museoko bildumaren berrogeita hamar obraren argazkiak jarri dira kalean

“Pradoko Museoa kaleetan” izeneko erakusketaren aurkezpena.

2019/07/08

“Pradoko Museoa kaleetan” bezalako proiektuekin, Pradoko Museoaren Berrehungarren urteurrenak aukera ematen du erakundearen dimentsio nazionala gogoratzeko eta azpimarratzeko. Iberdrola España Fundazioak babestuta, erakusketa didaktiko bat da berrogeita hamar argazkiz osatua —Pradoko pintura enblematikoak tamaina errealean—, uztailaren 28ra arte Untzaga plazan bisitatu ahalko dena.

Pradoko Museoa kaleetan” izeneko egitasmo honek eta Iberdrola España Fundazioak babestua, helburutzat du Museoari atxikitako ondare historikoaren bildumen eta identitate kulturalaren ezagutza, hedapena eta zabalkundea bultzatzea, heziketa-programak eta dibulgazio kulturaleko jarduerak garatuz, Erakundearen Berrehungarren Urteurrena ospatzeko programaren esparru barruan. Gainera, islatu nahi du Museoko bisitaren esperientzia, pinturak dimentsio errealetan ikus daitezkeelako, benetako artelan baten aurrean egongo bagina bezala.

Erakusketa gaur astelehena, uztailak 8, inauguratu da 12:00etan. Bertan parte hartu dute Alberto Albistegui eta Patxi Lejardi zinegotziak; Marina Chinchilla Pradoko Museoko Administrazio zuzendariondokoak; Fernando García Iberdrola España Fundazioko lehendakariak; Fernando Pérez Suescun, erakusketaren komisarioak eta beste udal ordezkari batzuk. Erakusketa honek, uztailaren 28ra arte ikusgai egongo dena, bilduma madrildarraren 50 obra gerturatuko die eibartarrei argazkien bidez, tamaina errealean eta azalpen-paneletako neurriei (184 x 122 cm) egokituak.

Bisitariak ibilbide bat egin ahal izango du Pradoko bilduma iraunkorra osatzen duten eskoletatik, eta Espainiako, Europako eta oro har mendebaldeko artea ezagutzeko aukera izango du pinturaren maisu handien eskutik. Eskola espainiarra, italiarra, flamenkoa, frantsesa, alemaniarra eta holandarra presente egongo dira beren protagonisten bidez, XII. mendetik XX. mendeko lehen urteak arte.

Erakusketak, gainera, obra eta panel bakoitzean informazio-karteltxo elebidunak izango ditu, bildumei buruz zein Museoko historiari buruz informazioa emango dutenak.

Erreprodukzioak 1:1 eskalan erakusten dira, hortaz, azalpen-euskarrien neurriak direla-eta, tamaina handiko kuadro batzuen kasuan obraren detaile zoragarri eta handi bat baino ezin da eskaini, eta kuadro osoa azalpen-karteltxoan ikusiko da.

Pradoko zabalkunde eta heziketa-ekimenaren beste jarduera bat

Egitasmo honek beste bide bat planteatzen du Pradoko bildumetara gerturatzeko, osatu daitekeena Museoaren web-orriaren www.museodelprado.es  edukiak bisitatuz osatu daitekeena; bertan, kalitate altuko 16.000 irudi baino gehiago eta bildumako obren fitxak ikus daitezke, obren azalpen-bideoak, erakusketak eta zaharberritzeak, heziketa-baliabide ugari, bai eta Artxibo Digitalerako eta online Entziklopediarako sarbidea ere.  Eskaintza digitalari dagokionez, sartuta dago iTunesU eta MiríadaX hezkuntza-plataformetan; kontu aktiboak dituzte sare sozial nagusietan, hala nola Instagram, Twitter, Facebook edo Youtuben; bai eta aplikazio berritzaileak ere, esaterako, Second Canvas Museo del Prado.

Iberdrola España Fundazioa, Pradoko Museoaren kide Babeslea

Iberdrola España Fundazioa 2010. urteaz geroztik ari da lankidetzan Pradoko Museoarekin, pinakotekak dituen kontserbazio eta zaharberritze programen bidez; urtean 4 beka ematen ditu zaharberritze-arloan diharduten gazteentzat. Aurten, gainera, Iberdrola Fundazioak bat egin nahi izan du Berrehungarren Urteurrenerako Programa Bereziarekin, eta, zehatzago, lagundu nahi izan dio erakusketa ibiltari honi 200.000 bat euro emanez.

Iberdrola España Fundazioko jardueren ardatz nagusietako bat garapen kulturala da, aberastasun kultural eta artistikoak zainduz eta mantenduz.

Bilduma honi buruzko informazio guztia aurki dezakezu hemen: https://www.museodelprado.es/museo/acceso-profesionale