Meetings at the library: ingelesa praktikatzeko taldearen partaide izateko aurrematrikula

2021/09/01

Hizkuntzak praktikatzeko aldizkako bilerak antolatuko dira jarduera honetan. Liburutegia ingelesa praktikatu nahi duten pertsonak gaur eguneko edozein gai komentatzeko aitxakiaz biltzeko topalekua izango da.

Helburuak

  • Liburutegia hizkuntzak era ez formal baten ikasteko erabiltzea
  • Liburutegiko hizkuntzak ikasteko fondoa erabiltzea
  • Liburutegiaren erabiltzaileen esperientzia eta ezagutza aprobetxatzea
  • Gizarte harremanak sustatzea: liburutegia sozializazio gune izatea
  • Gure erabiltzaileentzat interesgarriak diren jakintza esparruei lekua egitea liburutegian
  • Hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko gune gisa erabiltzea Liburutegia
  • Jarduera hau hizkuntzen ikaskuntzaren lagungarri gisa hartzea eta ez ikaskuntza formalaren ordezko gisa.

Dinamizatzailea: Edward Merriman.

Hizkuntza maila: Gutxieneko elkarrizketa-maila B1 da.

Aurrematrikula: irailaren 1etik 17ra, inprimaki hau beteta. Taldea osatu ondoren, onartuek izena emateko inprimakia bete beharko dute Liburutegian.

Egutegia: urritik ekainera, astero, ostegunetan. Ordutegia: 19:00 – 20:30