Kezka taldea koko-eskean eta ate-joka ibiliko da Eibarren otsailaren 15ean, Gorosta eta Arrate bailaretan

Kezka taldea koko-eskean eta ate-joka ibiliko da Eibarren otsailaren 15ean, Gorosta eta Arrate bailaretan

Aratusteak, Eibar 2020. Egilea: Joseba Imanol Vilas.

2020/02/14

Aratosteetako koko-dantzari eibartarrak Arrate eta Gorosta auzoetako baserrietara hurbilduko dira.

Lehen agerraldia goizean goiz egingo dute merkatu plazan, eta, ondoren, bailara bi horietara abiatuko dira, goizeko 9etatik arratsaldeko 3etara.

Eibarko Aratosteetako aurtengo kartelak gure herriko koko-dantzariak eta koko-marruak islatzen ditu, inauteriaren sustraian oinarrituko pertsonajeak: mamarruak, burburixuak, masustak, aixerixak, hartza, Petra eta Maria, Don Eusebio, Kattalin eta Manuela, Batista kojua, Arrateko Ama-Birjina, Martin Perratzailia, sasi-kartia...

Arratsaldean, 19.00etatik aurrera, Anbulatorioko parkean bilduko dira eta ondoren Eibarko kaleetan ibiliko dira  Elgoibarko Mauxitxa txarangak lagunduta.

etiketak: egoibarra