JUUL: Tantaka, tabuak ipuinetatik lantzen

2020/09/17

Udalak onetsitako Haur, Nerabe eta Familien I. Planaren (2018-21) ekintzen barruan kokatzen da orain aurkezten dizugun sentsibilizazio programa hau: bullyingaren aurkako sentsibilizazio komunitarioko jarduera.

Udalak onetsitako Haur, Nerabe eta Familien I. Planaren (2018-21) ekintzen barruan kokatzen da orain aurkezten dizugun sentsibilizazio programa hau: bullyingaren aurkako sentsibilizazio komunitarioko jarduera.

Programa Eibarko Udaleko Haurrak, Nerabeak eta Familia arloak eta Udal Liburutegiak elkarlanean antolatu dute.

Bullyingari dagokionez, ezinbestekoa da ikastetxeen inplikazioa; horregatik, ikasleei zuzendutako ekintzak proposatu dira.

Ipuin bat erabiltzen da, bere kalitate literarioari esker, helduoi zaila zaigun edo sozialki tabutzat jotzen den gai bati ekiteko tresna gisa balio duena. Ipuinetik abiatuta, erakusketa bat sortzen da, eta, horren bidez, hainbat jarduera egiten dira.

Aukeratutako liburua: “Juul", Gregie de Maeyerrek idatzia eta Koen Vanmechelenek ilustratua (eskulturak)

Jorratu beharreko arazoak:

Irainak, isekak, umiliazioak; azken batean, bullyinga.

Berariazko helburuak:

  • Ipuin batean oinarritutako erakusketa bat egitea eta gida didaktiko batez hornitzea.
  • Erakusketaren oinarri den ipuina ezagutaraztea eta irakurzaletasuna ipuinean jorratutako alderdietatik lantzea, irainak, isekak eta umiliazioak, kasu honetan.
  • Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako ikasleei erakusketa didaktikoa eskaintzea, ipuina lantzeko metodologia batekin.
  • Jarduera osatzea, gai bera jorratzen duten beste irakurketa batzuk eskainiz.
  • Saioen dinamizatzailea: Natalie Hickey

Antolaketa:

  1. Erakusketaren datak: urriaren 1etik 22ra, Juan San Martin Liburutegian
  2. Saioaren iraupena: 1 ordu eta 30 minutu
  3. Nori zuzendua: 4., 5. eta 6. maila
  4. Ume kopurua saio bakoitzeko: gela bat
  5. Saioak, COVID-19 dela eta, ezarritako osasun neurriak betez egingo dira.

Interesa duten ikastetxeek Liburutegiarekin (Eva Alberdi, goizez - Maider Pagei, arratsaldez) harremanetan jarri beharko dira, emailez (liburutegia@eibar.eus)  edo telefonoz (943 70 84 37), egutegia osatzen joateko helburuarekin.

Programari buruzko informazio gehiago.