Irakurketa klubetan parte hartzeko izen-ematea zabalik

2015/09/01

Irakurle taldeetan parte hartu nahi izatekotan, izen-ematea zabalik egongo da Liburutegian, irailaren 1etik 11ra bitartean.

Liburutegiak hiru irakurle talde ditu martxan: 

  • Harixa emoten: euskarazko irakurketa kluba

Jarduera honetan, idazleak bere liburua irakurri duten irakurleei haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera eskainiko die, aurrez aurreko solasaldien bitartez.

Antxon Narbaizaren laguntza izango dugu ere liburuaren mamia ateratzeko. ...eta kitto! Euskara Elkartearekin elkarlanean egingo dira saioak.

Solasaldian parte hartuko duen bakoitzari liburua lortzeko konpromesua hartzen du Liburutegiak. Horretarako, aldez aurretik izena eman behar da.

Izen-ematea: Irailaren 1etik 11ra, Liburutegian bertan, telefonoz (943 70 84 37) edo emailez (liburutegia@eibar.eus). Gehien jota 20 pertsona onartuko dira taldean.

Noiz eta non: Taldea hilero biltzen da Portalean (urritik maiatzera) eta urriaren 6an hasiko gara, Koldo Izagirreren “Dumitru” nobela aztertuko dela egun horretan. Arratsaldeko 7etatik 8etara izaten da bilera.

Jardueraren prezioa: Dohainik. Saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero.

 

  • Gaztelerazko irakurketa kluba (2 talde)

Aldez aurretik aukeratutako liburuez jarduteko saioak izango ditugu hilero. Saioak Peru Magdalenak koordinatu eta dinamizatuko ditu, eta partehartzaileei liburuak irakurtzeko aholku eta jarraibideak emango dizkie.

Solasaldian parte hartuko duen bakoitzari liburua lortzeko konpromesua hartzen du Liburutegiak. Horretarako, komeni da aldez aurretik izena ematea.

Izen-ematea: Irailaren 1etik 11ra, Liburutegian bertan, telefonoz (943 70 84 37) edo emailez (liburutegia@eibar.eus). Gehien jota 20 pertsona onartuko dira talde bakoitzean eta bi talde egiteko aukera izango dugu.

Non eta noiz: Taldeak hilero biltzen dira Portalean (urritik maiatzera) eta urriaren 13an hasiko gara, Muriel Barbery-ren “La elegancia del erizo” nobelarekin. Bigarren talde bat sortzen bada, hau urriaren 19an hasiko da Luis Sepúlveda-ren "Un viejo que leía novelas de amor" nobela komentatzeko. Arratsaldeko 7etatik 8etara izaten da bilera.

Jardueraren prezioa: Dohainik. Saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero.