Hasiera emango zaio Eibarko Antzerki Jardunaldien 46. edizioari "Los papeles del teatro" hitzaldiarekin, María Adánez eta Pepón Nieto aktoreen eskutik

Irudian, María Adánez eta Pepón Nieto aktoreak.

Irudian, María Adánez eta Pepón Nieto aktoreak.

2023/02/14

Hitzaldia gaur arratsaldean izango da, 19:00etan, Coliseo Antzokian. Hitzaldira joateko gonbidapenak Kutxabanken webgunearen bidez eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskuratu daitezke.

Eibarko Antzerki Jardunaldien 46. edizioa gaur, otsailak 14, hasiko da eta martxoaren 31ra arte iraungo du. Aurtengo edizioaren hitzaldi-solasaldian María Adánez eta Pepón Nieto aktoreak izango dira, 19:00etan, Coliseo Antzokian.

“Los papeles del teatro" izenpean, eta Irene Hernando eibartarra aurkezle dela, bi aktoreek beren ibilbidean zehar bete dituzten rolei nola aurre egin behar dieten eta, batzuetan, interpretazioaz bestelako antzerki-lanbideko beste rol batzuk nola bete behar dituzten azalduko da.

Gaur arratsaldeko hitzaldi-solasaldiaren ondoren, bihar asteazkena, otsailak 15, eta ostegunean, hilak 16, arratsaldeko 19:00etan egun bietan, "Ay Carmela!" antzezlana aurkeztuko da Coliseon bertan, María Adánez bera eta Pepón Nieto protagonista dituen tragikomedia, José Carlos Plazaren zuzendaritzapean.

Eibar-Ermua Unibertsitate Laboraleko Hezkuntza Esparruko Antzokian eta Coliseo Antzokian eskainiko diren gainerako obrak kontsultatzeko, Eibarko Antzerki Jardunaldien 46. edizioaren programa kontsulta daiteke.

Sarreren salmenta

Urtarrilaren 30etik aurrera, astelehen eta ostiralero, 17:30etik 19:30era, antzerki ikuskizunetara joateko sarrerak eros daitezke.

Online erosketa www.kutxabank.es webgunearen bidez egin daiteke.

Halaber, emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago erosi ahal izango dira sarrerak, Coliseo Antzokiko leihatilan bertan.

Deskontuak

Deskontu hauek aplikatuko dira:

  • Coliseoaren Laguna txartela dutenek, 5 eurotik gorako prezioetarako: tarifa arrunta, 15 euro (Coliseoaren Laguna txartelarekin 10,50 euro) eta 12 euro (8,50 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).
  • Coliseoaren laguna txartela egiaztatu beharko da ikuskizunetara sartzeko.

Erlazionatutako edukia: