Zapatuetako tailerrak 2026-02. Zerrendak
2026/10/29
Urriaren 25ean amaitu zen "Zapatuetako tailerretan" aurrematrikula egiteko epea. Ondorengo taldeak aurrera atera dira:
Haur Hezkuntzako 3. mailakoentzat (2021ean jaiotakoentzat)
ESPAZIORA BIDAIA TAILERRA. Tailer hau Portalean egingo da, 3. solairuan
- 1. txanda: 11:00-12:30. Ez da talderik sortu
- 2. txanda: 16:30-18:00. Haur guztiak onartuak
- 3. txanda: 18:15-19:45. Ez da talderik sortu
Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat
MUNDUARI BIRA 80 egunetan TAILERRA. Tailer hau PORTALEAn egingo da, 3. solairuan
- 1.txanda: 11:00-12:30. Haur guztiak onartuak
- 2.txanda: 16:30-18:00. Ez da talderik sortu
- 3.txanda: 18:15-19:45. Ez da talderik sortu
Lehen Hezkuntzako 2. mailakoentzat
MINI ZIENTZIALARIAK tailerra.
- 1.txanda: 16:30-18:00. Ez da talderik sortu.
- 2.txanda: 18:15-19:45. Ez da talderik sortu.
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat
AKRO-HOP. Tailer hau ERREBALEKO 1. solairuan egingo da
- 1.txanda: 17:00-18:15. Haur guztiak onartuak
- 2.txanda: 18:15-19:30. Haur guztiak onartuak
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat
EMOZIOEN ESPLORATZIALEAK TAILERRA. Tailer hau Portaleako 3 solairuan egingo da
- 1.txanda: 16:30-18:00. Haur guztiak onartuak
- 2.txanda: 18:15-19:45. Ez da talderik sortu
Behin betiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula-orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko.
Tailer guztietako ikasleei kontu korrontetik pasatuko zaie ikastaroaren ordainketa