Eibarko Udala

San Andres XXXII. Bakailao Lehiaketa

2026/10/28
Bakailao txapelketa

Eibarko Udalak XXXII. Bakailao lehiaketa antolatu du, Alkorta Anaiak, Solera Eibarresa, Urzante olioak eta Inoxibar etxeen laguntzarekin.

Eibarren dauden elkarteek, beste herrialde batzuetako etxeek edota lagun-taldeek har dezakete parte lehiaketa honetan. Talde bakoitza bi lagunek osatuko dute; baina sukaldari zaletuak izan behar dute, eta ez profesionalak edo hortaz bizi direnak. Bikoteko kide batek Eibarren erroldatuta egon behar du.

Izena emateko epea 2026ko azaroaren 1ean hasiko da eta azaroaren 10ean amaituko da.

Lehiaketan parte hartzeko bikote bakoitzak formularioa bete behar du (Klikatu estekan formulario betetzeko):

Gehien jota 44 bikote. Izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko partehartzaile-kopurutik gorakoa bada, aukeraketa zozketa bidez egingo da Kultura bulegoan azaroaren 16an, 11:00etan.

Oinarriak kontsultatu nahi badituzu  bertan klikatu.

Animatu! Primeran pasako dugu!