Eibarko Antzerki Jardunaldien 46. edizioa otsailaren 14tik martxoaren 31ra bitartean egingo da

Antzezlanak Coliseo Antzokian eta Eibar-Ermua Unibertsitate Laboraleko Hezkuntza Esparruan izango dira. Tragedia, komedia, keinu antzerkia, dantza, zirkua eta beste hainbat barietate agertokietara itzuliko dira berrogei egunez. "¡Ay Carmela!", "Abundance", "Cigarreras", "Lagun beltz asko", "El Avaro", "Hobe ixilik", "El nadador de aguas abiertas" edo "Ser o no ser" dira aurtengo edizioko lanik aipagarrienak.
Eibarko Antzerki Jardunaldien 46. edizioa datorren otsailaren 14an hasi eta martxoaren 31ra arte luzatuko da. Hiru urteko ziurgabetasunaren ondoren, edukiera murriztuta eta etenda, Jardunaldiek edukiera osoa berreskuratuko dute, baita bi agertoki nagusiak ere: Eibar-Ermua Unibertsitate Laboraleko Hezkuntza Esparruko Antzokia eta Coliseo Antzokia.
Jardunaldien inaugurazio hitzaldian izen handiko profesionalak izango dira aurten ere. Otsailaren 14an, 19:00etan, María Adánez eta Pepón Nieto aktoreak igoko dira Coliseo antzokiko agertokira, Irene Hernando eibartarra aurkezle dutela. "Los papeles del teatro" (euskaraz, "Antzerkiaren paperak") izenpean, solasaldiaren gaia izango da nola egiten dieten aurre biek beren ibilbidean zehar egin dituzten paperei, eta nola batzuetan interpretazioaz bestelako antzerki-lanbideko beste rol batzuk bete behar dituzten.
Hitzaldi-solasaldiaren ondoren, otsailaren 15ean eta 16an, 19:00etan, "¡Ay Carmela!" antzezlana aurkeztuko da Coliseoan, María Adánez bera eta Pepón Nieto protagonista dituen tragikomedia, José Carlos Plazaren zuzendaritzapean.
Bestalde, Lekim Animazioak Antzerki Jardunaldien berri emango du Eibarko kaleetan urtarrilaren 27, 28 eta 29an, arratsaldez.
Salmenta aurreratua Coliseoan
Hitzordua urtarrilaren 26an eta 27an hartu ahal izango da, 17:30etik 19:30era, Coliseoan. Aldez aurretik hitzordua eskatuta, urtarrilaren 28an, 29an eta 30ean, 10:00etatik aurrera, antzezlanen sarrerak erosi ahal izango dira, aukeratutako ordutegian.
Gainera, urtarrilaren 30etik aurrera, astelehenero eta ostiralero erosi ahal izango dira sarrerak, 17:30etik 19:30era.
Bestalde, online erosketa urtarrilaren 28tik aurrera egin ahal izango da, 10:00etatik aurrera, www.kutxabank.es webgunearen bidez.
Halaber, emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago erosi ahal izango dira sarrerak, Coliseo Antzokiko leihatilan bertan.
Deskontuak
Deskontu hauek aplikatuko dira:
- Coliseoaren Laguna txartela dutenek, 5 eurotik gorako prezioetarako: tarifa arrunta, 15 euro (Coliseoaren Laguna txartelarekin 10,50 euro) eta 12 euro (8,50 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).
- Coliseoaren laguna txartela egiaztatu beharko da ikuskizunetara sartzeko
Deskargatu Eibarko Antzerki Jardunaldien 46. edizioaren programa.