Hainbat arlotan egin duten lanagatik ezagutzera ematea merezi duten eibartarrak Ego Ibarra webgunearen “Eibartarrak” atalean

Eibartarren biografiak Ego Ibarraren webgunean.

Eibartarren biografiak Ego Ibarraren webgunean.

2020/05/26

Felipa Guisasola (1852-1939) damaskinatzailea, Felisa Ventura (1902-1959) udal praktikantea, Joaquin Gorrochategui hizkuntzalaria, Koldo Zuazo dialektologoa eta Montserrat Garate historiagilea dira azken asteotan "Eibartarrak" atalera gehitu ditugun herrikideak.

Felipa Guisasola damaskinatzaile handia (1852-1939), hainbat domina eta sari irabazitakoa; Felisa Ventura (1902-1959) udal praktikantea izandakoa, eta Ziriako Agirre medikuarekin tuberkulosiaren kontra jardundakoa; Joaquin Gorrochategui katedratikoa, indoeuroparraren aditurik handiena; Koldo Zuazo dialektologiako katedraduna eta gaur eguneko euskalkien maparen egilea; eta, Montserrat Garate, XVIII. eta XIX. mendeetako itsasoz haraindiko merkataritzan aditua: horiexek ditugu eibartar guztiek ezagutu beharko lituzketen herrikideetako batzuk, Ego Ibarra batzordeak herritarren artean ezagutzera eman nahi dituenak.

Biografia horiez gain, hemendik denbora gutxira kaleratuko den web-atal berriari begira, Eibarko industria-eraikinetako hainbat arkitektoren eta industria-ingeniariren aipamen biografikoak ere egin dira, eta atal horretan, beste askoren artean eibartar bi ditugu, Felipe Anitua industria-ingeniaria eta Miguel Ángel Lazpita arkitektoa, biak Eibarko hainbat industria-eraikinen egileak.

2020ko Lanbide programaren barruan egin den lan hau Itziar Sapsootham eibartarrak burutu du.

etiketak: egoibarra