Eibarko Arrate Filatelia Elkarteak 50 urte bete ditu aurten. Lehenengo erakusketa 1969an egin zuten, udaletxeko Liburutegi zaharrean.

Eibarko Arrate Filatelia Elkarteak 50 urte bete ditu aurten. Lehenengo erakusketa 1969an egin zuten, udaletxeko Liburutegi zaharrean.

Hasieretako erakusketa haietako baten inaugurazio-ekitaldia (besteak beste Aristegui, Angel Esteban, Ojanguren, Antonio Landa, Roberto Martin, Juan San Martin, Bengoa…)

2019/11/26

50. urteurrenaren harira kaleratu duten liburuxka hementxe dago irakurgai.

1969ko abenduaren 15ean bildu ziren Kulturaleko lokaletan eta Elkartea sortu. Ordutik hona etengabe prestatu dute ohiko erakusketa urte bakoitzari zegokion erakusgaia ondo aukeratuta: Zuloagaren 100. urteurrena, Arrateko santutegia, Eibarko udaletxea, armagintza, Urkizuko iturria, Eibarko armarria,  San Andres parrokia, Jacinto Olave margolaria, Romualdo Galdos, Karlos Elgezua margolaria, Toribio Etxebarria, Indalezio Ojanguren, Arrateko Txirrindularitza igoera, Mercedes Careaga,  Eibarko erraketistak, herri kirolak, Eibarko Bizikleta, Armen Museoa, Klub Deportiboa, Arrate Irratia, Eibarko tren geltokia, Armaginen Elkartea, Txistulari banda, Museoa,  Eibarko damaskinatua…

Aurtengo aleak 50 urteko ibilbidea laburbiltzen du: 50. urtemuga. Arrate Filatelia Elkartea (PDF).

Erakusketa, 1969tik 1975era Udal Liburutegian izaten zen; 1976tik aurrera udaletxe zaharrean prestatutako erakusketa-aretoan, eta, 1996az geroztik, Portalean.

Ego Ibarraren webgunean daude orain arte Elkarteak kaleratu dituen liburuxka guztiak.

etiketak: egoibarra