Domekak Kirolian

2020/03/04

Eibarko Udalak eta Eibarko Udal Kirol Patronatoak antolatuta neguko igande arratsaldeetan, 8-11 urte bitarteko haurrentzat, kirola eta jolasteko gunea irekiko da Ipuruako Kiroldegian.

Domekak Kirolian jarduerak haurrei kirola egiteko eta jolasteko aukera emango die. Jarduera igandeetan zabalduko da 17:00etatik 19:45etara. Otsailaren 9an zabalduko da zerbitzua eta martxoaren 29 arte irekita egongo da.

Mitxeleta enpresako 3 begirale egongo dira jarduera hau aurrera eramaten. Kirol eta jolas ezberdinak uztartuko dituzte, beti ere ondo pasatzea helburu nagusi dutelarik. Jardueran parte hartzeko ezinbestekoa da Kiroldegiko bazkide txartela izatea. Hauentzat jarduera doakoa izango da.

Domekak kirolian jarduera Ipurua Kiroldegiko kantxa berdean burutuko da.

Animatu eta etorri ondo pasatzera!