Bakailaoaren Astea aurkeztu da
Eibarko Juan San Martin Liburutegiak Bakailao Astearen aurkezpena hartu zuen atzo asteartea, azaroak 14. Bertan izan ziren Patxi Lejardi, Kultura zinegotzia, Mireia Alonso sukaldari eibartarra eta Iban Alkorta, "Bacalaos Alkorta" enpresatik.
Datorren ostiralean, azaroak 17, bailaoaren eta euskaldunon ateko harremanaren berri ematera etorriko da Portaleara Xabier Alberdi historialaria, 19:30ean. Egun bat beranduago, larunbatean, azaroak 18, "Bacalaos Alkorta" I. Pintxo Lehiaketaren finala izango da Udaletxeko patioan, 12:30etik 14:30era. Bertan parte hartuko dute Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako Pintxo Lehiaketen aurtengo irabazleek, eta Eibar, Elgoibar eta Ermuko lehiaketak irabazi zituzten txapeldunek ere bai.
Igandean, azaroak 19, Eskolarteko Bakailao Lehiaketa egingo da Untzaga plazan, 12:00etan. Bakailaoaren Kofradiak antolatuko du.
Amaitzeko, ohikoa denez, azaroaren 26an, XXV. Bakailao Txapelketa, "San Andres Saria" egingo da Untzaga plazan, 11:00etan. Izen-ematea hilaren 16ra arte egongo da zabalik udal-webgunean, 010 edo 943708400 telefonoetara deituta edota Pegoran, eta prezioa 30 eurokoa izango da. Bestalde, parte-hartzaileek, hilaren 25ean, 13:00etan jasoko dute Untzagan lehiaketan erabiliko duten bakailaoa.