Eibarko Udala
Irakurketa Kluba

"Azalerako ipuinak": familientzako irakurketa kluba

2023/09/01
Aurreko ikasturteko saio baten argazkia

2023-2024 ikasturterako aurrematrikula epea zabaltzen da, irailaren 1etik 22ra

Helburua: Entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena eta dastamena literaturara ate ireki bat izatea.

Abesti, ipuin laburrak, hitz jokoak, poemak… berreskuratuko dira eta azalerako ipuinetan erabiliko dira, liburuek eskaintzen dituzten baliabideak ezagutuz. 

Asistentzia derrigorrezkoa da. Hutsegiteak ahalik eta arinen adierazi beharko zaizkio Liburutegiari. Aurreztik abisatzen ez diren hutsegiteak ez justifikatuak kontsideratuko dira. Hutsegite bi izateak irakurketa klubaren kanpo egoteak suposatuko du. 

Aurrematrikula: irailaren 1etik 22ra, formulario honen bidez. 12 ume baino gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo da. Taldea osatzeko, gutxienez 6 pertsona behar dira. 

Norentzat: Haur Hezkuntzako 1, 2 eta 3 urteko gelako umeak, amak, aitak edo tutoreak lagunduta.

Dinamizatzailea: Saroa Bikandi

Non eta noiz: Umeen Liburutegian, hilero, astelehenetan

Ordutegia: 17:00 - 17:45 edo 18:00 – 19:00, taldeen arabera

Jardueraren prezioa: Dohainik.

Hizkuntza: Euskara.