Irakurketa gida berria: "Teknologia eta osasun mentala" Altxau Burua Eibar elkartearekin elkarlanean

Eibarko Liburutegiak Altxau Burua Eibar guraso elkartearekin elkarlanean irakurketa gida berria prestatu du
Eibarko Liburutegiak Altxau Burua Eibar guraso elkartearekin elkarlanean irakurketa gida berria prestatu du, teknologiaren eta osasun mentalaren arteko harremanari buruzko baliabide erabilgarriak eta eskuragarriak eskaintzeko helburuarekin.
Ekimen hau ikusgarriago egiteko, interesgune berezi bat jarriko dugu Liburutegian, maiatzaren 28tik ekainaren 9ra, “Teknologia eta osasun mentala” izenburupean, eta bertan izango dira eskuragarri, maileguan hartzeko, gidaren gomendatutako liburu guztiak.
Gainera, familiek errazago eskuratu ahal izan dezaten, gida Eibarko ikastetxeetara bidaliko dugu, eta haiek lagunduko digute beren ikasleen familien artean zabaltzeaz.
Gida kontsultatu eta deskargatu daiteke esteka honetan:
👉 “Teknologia eta osasun mentala” irakurketa gida
Lehen bi orrialdeetan argi eta garbi azaltzen dira argitalpen honek dituen helburuak, ikuspegi hezitzaile eta prebentibotik landuak, eta adin-tarte desberdinetarako irakurketa-proposamenekin osatuak.
Herritar guztiak gonbidatzen ditugu Liburutegira gerturatu eta gogoetarako, partekatzeko eta laguntzeko pentsatutako irakurketa aukera berriak ezagutzera.